Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1853

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez epea jakinarazten baita ingurumen-txosten estrategikoa formulatzeko oinarrirako baliozko eta egoki iritzitako oharrak egin ditzan ingurumen-organoak, Donostiako Igeldo Mendian dagoen 06485A landa-partzelaren parte batean Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari dagokionez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkez ditzakete, iragarki hau argitaratu eta 45 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago:

– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus( Ingurumena ( Ingurumen-inpaktua (Hartu parte

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 27a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala