Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
1850

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoko zentroetan «Hezkidetza proiektua haurreskoletan», «0-2 urte bitarteko haurren mugimendu librea» eta «Euskara eta komunikazioa haurreskoletan» ekintza formatiboak garatzeko aholkularitzaren eta asistentziaren kontratazioari buruzko lizitazioarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa.

NIF: P0100385D.

Otaola Hiribidea 29, Jaizkibel eraikina, 1. solairua, 20600 Eibar.

Telefonoa: 943 82 17 50.

Helbide elektronikoa: haurreskolak@haurreskolak.eus

Webgunea: www.haurreskolak.eus

Klausula administratiboak eta teknikoak 2018ko apirilaren 9tik aurrera eskuragarri egongo dira Haurreskolak Partzuergoko webgunean: http://www.haurreskolak.eus/kontratatzailearen_profila/

b) Espedientea izapidetuko duena: Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordea.

c) Espediente-zenbakia: 001/18.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Haurreskolak Partzuergoko zentroetan «Hezkidetza proiektua haurreskoletan», «0-2 urte bitarteko haurren mugimendu librea» eta «Euskara eta komunikazioa haurreskoletan» ekintza formatiboak garatzeko aholkularitza eta asistentziaren kontratazioa.

b) Loteak: bai, 3 lote.

c) Gauzatzeko tokia: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri eta haurreskoletan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2019ko abuztuaren 31.

3.– Izapidea eta prozedura.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 75.000 euro, BEZik gabe.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lizitazio zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Haurreskolak partzuergoa.

b) Helbidea: Otaola Hiribidea 29, Jaizkibel eraikina, 1. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Eibar 20600.

d) Telefonoa: 943 82 19 02.

e) Telefax-zenbakia: 943 12 07 37.

f) Agiriak eta eskabideak jasotzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilak 27an, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutun-azalak, klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitzan, Otaola hiribidea 29 – Jaizkibel eraikina, 1 – 20600 Eibar. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Eskaintzak postaz bidaltzen badira adierazitako epearen barruan, egun horretan bertan posta-bulegoan zer egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari posta elektronikoaren bidez, halaber, ezinbestekoa izango da telefonoz jakinaraztea karatulan zehazten den telefono-zenbakian. Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: kontratuak indarrean dirauen epea.

e) Aldaerak: ez.

9.– C gutun-azalaren irekiera publikoa: kontratatzailearen profilean jakinaraziko da.

10.– Iragarpen-gastuak: ez dira aurreikusten.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

Eibar, 2018ko martxoaren 13a.

Haurreskolak Partzuergoko kudeatzailea,

MAITE LARRAŃAGA ORBEA.


Azterketa dokumentala