Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1849

EDIKTUA, 106/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargura dagoen epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 106/2016 espedientea bideratzen ari da. Carlos Ibarzabal Bustillo zigortuari ezarri zaio lan horiek egin beharra (Vitoria-Gasteizen jaioa, 1986-12-27an; NAN zk.: 71346677X; Carlos eta Maria del Pilarren semea; haren azken helbidea: Araba kalea 3, 3. esk. - Langraiz Oka, Araba; eta gaur egun non dagoen ez dakigu). Espediente horretan autoa eman zen 2017-11-08an, eta haren xedapen-atalak honako hau dio:

«Burgosko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 333-15 exekuzioan ezarritako zigorra, hau da, komunitatearen aldeko laurogeita hamazazpi lanaldi egiteko zena, Carlos Ibarzabal Bustillo jaunak ez duela bete deklaratzea.

Bidal bekio lekukotza Vitoria-Gasteizko dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Carlos Ibarzabal Bustillo zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, agindutakoa betez, eta jakinarazten zaio ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera. Bilbon ematen dut ediktu hau, 2018ko martxoaren 5ean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala