Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1840

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 109/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 109/2015 dibortzioa.

Demandatzailea: G. Elia C. R.

Abokatua: Garbiñe Gorostiza Vicario.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Demandatua: Jairo Teran Ishida.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-01ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut G.E.C.R. andreak aurkeztutako demanda, Jairo Terán Ishida jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, dibortzioaren ondorioz, alderdien arteko ezkontza-lotura desegiteko agintzen dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio ofizioz Erregistro Zibilari, oharra idatz dezan. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Jairo Teran Ishida demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko martxoaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala