Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1828

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko abenduaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntzak arautzen dituena. Berrikertu 2017-2018 programa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honen eranskinean: Agindua, 2017ko abenduaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntzak arautzen dituena. Berrikertu 2017-2018 programa. Agindu hori 2017ko abenduaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (239. zenbakia). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/6057 (14/4) orrialdean, 5. artikuluaren 3. puntuan, honako hau dioen tokian:

«3.– Kontratazioa indarrean dagoen lege-esparruaren arabera egin beharko da, eta 40.000 eurokoa izango da urteko gutxieneko soldata-kostua (ordainsari gordina gehi gizarte-segurantzako enpresa-kostua)».

hau jarri behar du:

«3.– Kontratazioa indarrean dagoen lege-esparruaren arabera egin beharko da, eta, doktore-titulua duten pertsonak kontratatzen direnetan, 40.000 eurokoa izango da urteko gutxieneko soldata-kostua (ordainsari gordina gehi gizarte-segurantzako enpresa-kostua)».


Azterketa dokumentala