Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1728

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Enplegurako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan zenbait erakunderi baja emateko ebazpenak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpenak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako Prestakuntza Erakundeen Erregistroan zenbait prestakuntza-erakunderi baja emateko.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen zaio honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunek eskuragarri dute aipatutako ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana