Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1726

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez adierazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaiola oinarrizko ordainketa (2017ko kanpaina) kontzeptupean egindako ordainketa bidegabe bat.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honen testuan: Iragarkia, ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez adierazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaiola oinarrizko ordainketa (2017ko kanpaina) kontzeptupean egindako ordainketa bidegabe bat. Iragarki hori 2018ko martxoaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 49. zenbakian, eta Estatuko Aldizkari Ofizialeko Ohar Taula Bakarrean, 2018ko martxoaren 13an, 63. zenbakian (ID: N1800171048). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

EHAAren laburpenean [laburpenaren 2018/49 (4/3) orrialdea] eta izenburuan [2018/1313 (2/1)], baita BOEren aipatutako zenbakiaren 1. orrialdean azaltzen den izenburuan, honako hau dioen tokian:

«IRAGARKIA, ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez adierazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaiola oinarrizko ordainketa (2017ko kanpaina) kontzeptupean egindako ordainketa bidegabe bat».

Hau jarri behar du:

«IRAGARKIA, ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez oinarrizko ordainketari dagokion laguntza eman eta ordaintzeko agintzen baita (2017ko kanpaina)».


Azterketa dokumentala