Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
1620

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, toki-erakundeen sektore publikoaren alorrean (Donostiako Udaleko fiskalizazio-txostena, 2015eko ekitaldia) alkantzeagatik bideratu den A23/18 itzulketa-prozedurari buruzkoa.

Gipuzkoako lurralde-eremua.

Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko Lehen Departamentuko kontseilariak 2018ko martxoaren 13an emandako probidentziaz erabakitakoa betetzeko –toki-erakundeen sektore publikoaren alorrean (Donostiako Udala) alkantzeagatik bideratu den A23/18 itzulketa-prozeduran eman da–, ediktu honen bidez horren berri ematen da. Izan ere, baliteke erakunde horren funtsetan zorpekoa sortu izana, 2015eko ekitaldian korporazio horren zuzenbide publikoko sarreren kudeaketa ekonomiko-finantzarioan aurkitutako irregulartasunen ondorioz. Horren berri ematen da, kontabilitate-erantzukizunaren uziari eutsi edo haren kontra egiteko legez gaituta daudenak autoetan azaldu eta behar den eran pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean.

Madril, 2018ko martxoaren 13a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala