Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1613

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbidearen eskuzko mantentze-lanari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: mantentze-lanak.

b) Xedearen deskribapena: Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbidearen eskuzko mantentze-lana.

c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen eta zer egunetan: 2017ko abuztuaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 166. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hiru milioi bostehun mila euro (3.500.000,00), BEZik gabe; loteetan banatua, milioi bat seiehun mila euro (1.600.000,00), BEZik gabe, 1. lotearentzat, eta milioi bat bederatziehun mila euro (1.900.000,00), BEZik gabe, 2. lotearentzat.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko azaroaren 23a.

b) Esleipenduna:

1.– Lotea: Construcciones y Promociones Balzola SA.

2.– Lotea: Construcciones y Promociones Balzola SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

1.– Lotea: milioi bat hirurehun eta laurogeita hamalau mila laurehun eta hirurogei euro eta laurogeita hamasei zentimo (1.394.460,96), BEZik gabe.

2.– Lotea: milioi bat zazpiehun eta hamazazpi mila bostehun eta laurogei euro eta laurogeita hamasei zentimo (1.717.580,96), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea:

1.– Lotea: lau urte (4).

2.– Lotea: lau urte (4).

Bilbao, 2018ko martxoaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala