Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1610

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko Eraikuntza Proiektuko Obren Zuzendaritzarako laguntza-zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko Eraikuntza Proiektuko Obren Zuzendaritzarako laguntza-zerbitzua.

c) Lizitazio-iragarkia zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen, eta zer egunetan: 2017ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 107. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bostehun eta laurogeita zortzi mila euro (588.000,00), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko irailaren 27a.

b) Esleipenduna: Dair Ingenieros SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta laurogeita hemeretzi mila laurehun eta hogei euro euro (399.420,00), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hogeita bat hilabete (21).

Bilbao, 2018ko martxoaren 8a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala