Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1604

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 859/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 859/2016 prozedura arrunta.

Ediktuaren hartzailea: Montajes Eléctricos Orlan, S.L.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Montajes Eléctricos Orlan, S.L. sozietatearen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen 2018-01-25ean.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Montajes Eléctricos Orlan, S.L. demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratzen denetik harako hogei eguneko epean.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala