Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2018ko martxoaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1600

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, Zubileta-Alonsotegi izeneko 3. zto. 13,2 kV-ko linea elektrikoaren eta horren adarren zuhaitzik gabeko babes-eremua handitzea Barakaldo, Bilbao, Alonsotegi eta Gueñesko udal-mugarteetan Bizkaiko Lurralde Historikoan. Linea hori Iberdrola Distribución Eléctrica SAren titulartasunekoa da.

Erreferentzia: L-8287 (48-AT-H-2016-5) IFT/MBA.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea Barakaldo, Bilbao, Alonsotegi eta Gueñesko udal-mugarteetan Bizkaiko Lurralde Historikoan udaletxeetara joan daitezen; izan ere, udalerri horietan daude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2018ko martxoaren 1a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala