Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2018ko martxoaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1467

EDIKTUA, 8074/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

nire kargurako epaitegi honetan, 8074/2016 espedientea bideratu da, gizartearentzat lanak egiteko zigorra betetzeari buruz. Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zion zigor hori, 1235-13-3 betearazpenean, Roberto Andres Caceres Villalobos zigortuari (Valparaison jaio zen 1986-07-12an; NAN zk.: 78958430M; Gaston-en eta Georgina-ren semea da; azken helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea 3, 9. B - 48970 Basauri). Espediente horretan, autoa eman da 2017-10-10ean, eta horren xedapen-atalak hau dio, hitzez hitz:

«Deklaratzen da Roberto Andres Caceres Villalobos-ek ez duela bete Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1235-13-3 betearazpena, gizartearentzako lanak sei egunetan egiteko zigorra ezartzen ziona.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Roberto Andres Caceres Villalobos zigortuari aurrez aurreko jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita seian; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala