Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1369

IRAGARKIA, honako iragarki hau aldatzen duena: «Iragarkia, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Lan Poltsak Eratu eta Kudeatzeari buruzko erabakiaren berri ematekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikulua xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Lan Poltsak Eratu eta Kudeatzeari buruzko erabakiaren berri emateko iragarkian, 2018ko martxoaren 5eko EHAAn (45. zenbakia) argitaratuta. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Hau dioen lekuan:

«(...) Akordioaren kontra erreklamazioa jar daiteke hamar egun naturaleko epean (...)»

Honela esan behar du:

«(...) Akordioaren kontra erreklamazioa jar daiteke hamar egun balioduneko epean (...)»

Leioa, 2018ko martxoaren 5a.

UPV/EHUko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala