Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1364

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, zeinaren bidez kontratatzen baita «Lanbideko eta bere egoitzetako bulegoetarako mantentze- eta konponketa-zerbitzua» (Espedientea: LAN/A-11/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu zentralak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-11/2018).

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2018ko ekainaren 11tik (edo kontratua formalizatzen denetik, 2018ko ekainaren 11 baino geroago formalizatzen bada) 2019ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat esleipen-irizpide daude.

– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 59 puntu. Konponketa eta jarduketen bermealdia, puntu 1. Orotara, 60 puntu.

– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: jarduketa-protokoloa eta gorabeherak konpontzekoa, 20 puntu; Kudeaketako Softwarea, 10 puntu; Zerbitzua optimizatzeko hobekuntzak, 5 puntu; Optimizazio energetikorako hobekuntzak, 5 puntu. Guztira, 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta hirurogeita hamahiru mila bostehun eta berrogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamabi zentimo (173.553,72) + hogeita hamasei mila laurehun eta berrogeita sei euro eta laurogeita bi zentimo (36.446,82), BEZari dagozkionak. Guztira: berrehun eta hamar mila (210.000), euro BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da halakorik eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 3a.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

773/2015 Errege Dekretuaren aurreko arauketaren arabera emandako sailkapen hau egiaztatutako du lizitatzaile edo hautagaiak:

Sailkapena: Taldea: O; Azpitaldea: 1; Kategoria: b.

773/2015 Errege Dekretuaren arabera emandako sailkapen hau egiaztatutako du lizitatzaile edo hautagaiak:

Sailkapena: Taldea: O; Azpitaldea: 1; Kategoria: 2.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldiak batera hartuta, gutxienez 150.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea: 2014, 2015 eta 2016.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez, egikaritze handieneko urtean (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 80.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 3a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen Erregistroa.

2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu zentralak – Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.

4) Data: 2018ko apirilaren 9a.

5) Ordua: 10:30.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu zentralak – Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz.

4) Data: 2018ko apirilaren 23a.

5) Ordua: 10:30.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala