Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1363

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretarako sailburuordearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Administrazioaren ibilgailu-flotaren zati bat berritzeko gutxienez 24 ibilgailu eskuratzeko kontratua lizitatzeko, 12 urtez gorako antzinatasuna, 250.000 km baino gehiago eginak edo matxura nahiz istripu larriak izan dituzten ibilgailuak ordezkatu nahirik.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945062001.

5) Fax: 945018706.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Internet Helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna:

c) Espediente-zenbakia: KM/2018/033.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: ibilgailuak eskuratzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai, hiru.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Baliabide Orokorretako Ibilgailuen Atala, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 2018ko abenduaren 31 arte, eta 60 egunean zatika entregatzeko epea, Ibilgailuen Atalak agindua ematen duenetik.

f) Luzapenaren onarpena: ez.

g) Esparru-akordio baten ezarpena (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 34100000-8.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 473.553,55 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko gordina: 394.627,96 euro. Zenbatekoa, guztira: 477.499,83 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: bai. Lote bakoitzeko gehienezko lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: karatularen 29.2.3 klausulan ezarritakoak.

c) Bestelako betebehar batzuk.

d) Erreserbatutako kontratua: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 4a, 13:00etan.

b) Aurkezpen modua: sinplifikatua.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa, berme gehigarria, CO² isurpen gutxiago, motorrek Oinarri Teknikoen Pleguan ezarritako gutxieneko potentzia baino gehiago izatea, gurpil-azalek Oinarri Teknikoen Pleguan ezarritako gutxieneko efizientzia baino handiagoa izatea, gurpil-azalaren etiketaren arabera.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko apirilaren 12a, 12:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioa biltzen duen edo pleguak lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2018ko otsailaren 22a.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 2a.

La Viceconsejera de Administración y Servicios Generales,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala