Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1362

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 2533/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Maria Dublang Cabrera naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan, eta 2533/2017 zenbakiarekin, Domingo Mandiganu Vargas (NAN: 79127905Q; azken helbidea: Heliodoro de la Torre 2, 1. ezk. - 48014 Bilbao; gaur egun, helbide ezezaguna du) zigortuari dagokion espedientea bideratu da; espediente horretan, 2018-02-15ean, autoa eman da, eta hauek dira aurrekariak eta erabakia, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko otsailaren 15a.

ERABAKIA

Ez betetzat deklaratzea, Domingo Mandiganu Vargas zigortuaren aldetik, Bilboko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak 19/17-P betearazpen-aginduan ezarritako zigorra, 14 egunez gizartearentzako lanak egitekoa.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Domingo Mandiganu Vargas zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko otsailaren hamabostean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala