Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1361

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 21/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 21/2017 prozedura arrunta bideratu da, Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SAk eskatuta, Luis Fran Acuña Vegaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

15/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Merkataritza-arloko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut 21/2017 judizio arruntaren autoak, epaitegi honetan bideratuak hauen artean: demandatzaile gisa, Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SA, Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak ordezkatua eta Javier Fernández Castañeda letraduak defendatua, eta, bestetik, demandatu gisa, Luis Fran Acuña Vega, auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Partez baiesten dut Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SAk Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak ordezkaturik aurkeztutako demanda, Luis Fran Acuña Vegaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 3.527,28 euro ordaintzera, gehi PZLren 576. artikuluko interesak.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0844 0000 04 002117). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemezortziko otsailaren hamabostean.

Luis Fran Acuña Vega demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hemezortziko otsailaren hamabostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala