Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1359

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko 68/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Gabriel Marzo de Frunto-k, Getxoko 4 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut: Getxoko (Bizkaia) 4 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegian bideratu den behin betiko neurriak aldatzeko 68/2017 prozeduran, Maria Cristina Fernández Fernández magistratuak 21/2018 zenbakiko epaia eman du 2018ko urtarrilaren 29an; prozedura hori Maria Luz Orozco Serrate-k eskatuta bideratu da, Edison Salinas Justiniano-ren aurka.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.

Eta Edison Salinas Justiniano demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hogeita hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala