Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1358

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko 470/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, MMD 470/2016-F prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018-02-07an; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia, bulego judizial honetan.

Betearazpenpeko alderdi Edgar Jose Torres Rios jaunari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau; betearazpenpeko alderdiari aditzera ematen zaio, halaber, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.

Bilbao, 2018ko otsailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala