Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2018ko martxoaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1356

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, 2017-2018 ikasturtean Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia ebazten duena.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez argitaratu zen Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2017-2018 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2017-2018 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuradunen izenak ematea ebazpen honen eranskinetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala