Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2018ko martxoaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1239

EDIKTUA, 769/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Maria Dublang Cabrera andreak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan 769/2016 espedientea bideratu da, Iñigo Goitia Mendiola zigortuaren aurka (NAN: 30640115-K; haren azken helbidea: Askatasuna kalea 21, 3, Gueñes, Bizkaia), eta gaur egun ez dakigu non dagoen. Espediente horretan autoa eman da 2017-09-20an, eta haren aurrekariek eta erabakiak honela diote, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 20a.

ERABAKIA:

Iñigo Goitia Mendiolari gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 180 eguneko zigorretik 26 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori gizartearen alde bideratutako 257/12 betearazpenean ezarri zitzaion.

Bidal bekio lekukotza Balmasedako Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adierazi haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren magistratuak, horixe ebatzi, agindu eta sinatu du; fede ematen dut.

Iñigo Goitia Mendiola zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko otsailaren hamalauan; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana