Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1187

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Lan Poltsak Eratu eta Kudeatzeari buruzko erabakiaren berri ematekoa.

2017ko uztailaren 18an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen lan-poltsak eratu eta kudeatzeari eta poltsen osakideak ordenatzeari buruzko akordio bat sinatu zen. 2017ko irailaren 28an Gobernu Kontseiluak berrestu zuen akordioa eta 2018ko ekainaren 1ean sartuko da indarrean. Akordioaren eranskinean azaltzen dira AZPko funtzionario edo lan-kontratudunen lanpostuak aldi baterako betetzeko lan-poltsa ofizialak osatzen dituzten pertsonen izenak. Akordioaren testua eta eranskinak unibertsitateko web orrian daude argitaratuta, administrazio eta zerbitzuetako langileen atalean. Akordioaren kontra erreklamazioa jar daiteke hamar egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Leioa, 2018ko otsailaren 19a.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala