Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1169

186/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko Gizarte-Langile kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko Gizarte laguntzaile kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GIZARTE-LANGILE KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko Gizarte laguntzaile kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorretan aurreikusitako eskainiko diren destinoak behin betiko zehazten direnean ezarriko direnak.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Gizarte-Lanean diplomadunaren titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A2 Taldea (B2 zaharra): 20 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute. Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Gizarte Langile diplomadunaren titulazioaren edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo horren notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: GIZARTE-LANGILEA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 4 destino.

Sarbide orokorra: 4.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

● Txanda irekiaren deialdia: 16 destino.

Sarbide orokorra: 14.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN TALDEKO GIZARTE-LANGILE KATEGORIAREN MERITUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoren baten osasun-zerbitzuren bateko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundeetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Gizarte-langile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkio emandako zerbitzuak:

a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu/hilabeteko.

b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu/hilabeteko.

c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu/hilabeteko.

d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,10 puntu/hilabeteko.

e) Langileek B taldean eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,23 puntu/hilabeteko.

Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxeko irakaskuntza, edo deitutako lanpostu funtzionala lortzeko exijitzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum laude doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko exijitzen den titulazio gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.

– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.

Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek eman eta ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Gizarte Langileen Unibertsitate Eskolako lanaldi partzialeko irakaslea (8 orduko): 0,050 puntu.

Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi-rekin (urteko): 0,750 puntu.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.

g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemana): gehienez 3 puntu.

Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.

Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.

Alemana: 1,5 puntu, gehienez.

i) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
GIZARTE-LANGILEA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Gizarte-lana: kontzeptuak, printzipioak, helburuak eta eginkizunak.

2.– Gizarte-lan sanitarioa. Diagnostiko sozial sanitarioa. Erkidegoko osasun-arretaren eredua. Arreta pertsonalizatuko planak. Gizabanakoa norbere prozesuaren parte aktibo gisa. Sareko lana.

3.– Etika eta gizarte-lana: Asistentzia-harremana. Isilpekotasuna. Baimena. Printzipioak eta balioak. Erantzukizuna. Gizarte-langileen kode deontologikoa.

4.– Gizarte-laneko prozesu metodologikoa: azterketa-ikerketa, diagnostikoa, plangintza, betearazpena eta ebaluazioa. Faseen eta prozesuaren unitatearen arteko harremana.

5.– Gizarte-laneko oinarrizko dokumentazioa. Historia kliniko elektronikoa. Teknologia berrien erabilpena.

6.– Gizarte-laneko interbentzio-eredu nagusiak erreferentziazko paradigmen arabera: eredu sistemikoa eta eredu psikosoziala.

7.– Banakakoen gizarte-lana eta familiena.

8.– Gizarte-lana taldeekin: talde sozioterapeutikoak eta gizarte-heziketakoak.

9.– Komunitateko gizarte-lana. Ekite komunitarioa, gizartean parte hartzea.

10.– Gizarte-ikerketa. Ikerketa-ekintza. Teknikak: behaketa, laginketak, inkestak. Metodologia kualitatiboa.

11.– Talde-lana. Diziplina-artekotasuna. Mota, ezaugarriak. Gizarte-lana diziplina-arteko taldeetan. Helburua: Norbanakoa ardatz duen arreta, norbere bizi-proiektuaren protagonista eta norbere inguru komunitariokoa.

12.– Osasun/gaixotasun kontzeptua ikuspegi biopsikosozial batetik. Osasunaren faktore erabakigarriak eta gizarteko desoreken arazoa.

13.– Arreta sanitarioaren markoa EAEn. Osakidetzaren Osasun Plana: Lehentasunezko arloak. Osasun Sailaren ildo estrategikoak. Erakunde Sanitario Integratuak. Kronikotasunaren arreta. Paziente bizia programa.

14.– Gizarte-arretaren markoa EAEn: Gizarte-zerbitzuen legea. EAEko diagnostiko sozialaren eta bazterketarenaren fitxa eta Gizarte-zerbitzuen zorroa. Desgaitasuna eta Menpekotasuna.

15.– EAEko ildo estrategiko soziosanitarioak: mapa soziala eta mapa sanitarioa. Xede-kolektiboak eta lehentasunak. Sareko lana.

16.– Adingabeekin lan egitea. Prebentzioa. Familiei babesa ematea, gurasotasun positiboa, babes komunitarioak. Haurrak babesteko neurriak: erakunde-arteko lankidetza haurtzaro babestua sustatzeko. Arazo judizialak dituzten adingabeentzako arreta. Foru- eta udal-arreta.

17.– Adineko pertsonei zuzendutako gizarte-lana: Prebentzioa eta sustapena. Zahartze aktiboa. Arreta pertsonalizatua inguru komunitarioan. Norbere autonomiaren sustapena. Telelaguntza. Etxeko laguntza-zerbitzua. Zaintzaileei zuzendutako arreta. Tratu txarren prebentzioa. Menpekotasunerako arreta. Eguneko arreta-zerbitzuak, gaueko arreta, egoitza-zerbitzuak. Bizitzaren amaierarako babesa.

18.– Gaixotasun mentalak eta adikzioak: osasun mentaleko estrategia. Arreta-eredu komunitarioa. Berreskurapen-eredua. Gizarte-lana arreta-programen arabera: gaixotasun mental larria, gaixotasun mental arina, nortasunaren nahasmenduak, umeei eta nerabeei berariaz zuzendutako programak. Adikzio-arazoak dituzten pertsonen arreta.

19.– Zaurgarritasun-egoeran edo gizartetik baztertuta dauden pertsonentzako arreta. Prebentzioa, asistentzia eta errehabilitazioa. Etxegabetasuna.

20.– Genero-indarkeriaren eraginpeko emakumeen eta haien seme-alaben arreta.

21.– Desgaitasunak edo/eta menpekotasuna duten pertsonen arreta.

22.– Dibertsitateen eta gutxiengoen arreta.

23.– Gizarte-proiektuen plangintza, diseinua eta ebaluazioa.

LEGEDIA

1.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunekoa. Zioen Azalpena.

2.– 8/1997 26 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. Zioen Azalpena.

3.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa. I. kapitulua. Osasun Sistema Nazionalaren prestazio-katalogoa. Zerbitzu-zorroaren kontzeptua.

4.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

5.– 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Norbere autonomia sustatzeari eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonen arretari buruzkoa. Zioen azalpena eta zerbitzu-katalogoa.

6.– 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, araudia Desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzeko dena.

7.– 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, EAEko gizarte-zerbitzuei buruzkoa.

8.– 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

9.– 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa.

10.– 385/2013 Dekretua, ekainaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Baloratzeko Tresna onartzen duena.

11.– 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio- eta zerbitzu-zorroari buruzkoa.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendua: Osasun-lanbideetan aritzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak: Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Adikzioei buruzko VII. plana. 2017-2021.

www.euskadi.eus/contenidos/informacion/acicciones_plan/es_def/adjuntos/VII_plan_adicciones_eu.pdf

2.– EAEko Arreta Goiztiarreko eredua. 13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa.

3.– Premia bereziak dituzten umeekiko Arreta-prozesu Integratua.

Http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/dokumentazioa/2013/premia-bereziak-dituzten-umeekiko-arreta-prozesu-integratua-2013-ko-gida/

4.– EAEko Gizarte-zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019. 2015eko azaroa.

www.euskadi.eus/contenidos/plan_gubernamental/xleg_plangub_09/eu_plang_09/adjuntos/PESS%20eusk.pdf

5.– Inklusio Aktiborako Euskadiko 3. Plana 2012-2016.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/estrategia_salud_mental/es_salud/adjuntos/estrategiaSaludMental.pdf

6.– EAEn Bizitegi-bazterketa Larrian Daudenen Egoerari buruzko III. Azterketa. 2016.

http://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2017/eaen-bizitegi-bazterketa-larrian-daudenen-egoerari-buruzko-iii-azterketa-2016/web01-s2osa/eu/

7.– Euskadiko Hirugarren Sektorearen Legea.

8.– 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko arreta Integralari buruzkoa (BOE 2016-4-30).

https://www.boe.es/boe/dias/2016/05/02/pdfs/BOE-A-2016-4170.pdf

9.– EAEko bizitegi-bazterketa larria genero ikuspegitik (Emakunde. 37. txostena).

http://www.euskadi.eus/soziosanitarioa/-/dokumentazioa/2017/bizitegi-bazterketa-larria-genero-ikuspegitik-emakunde-37eaeko-txostena/

10.– Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen osasun egoera, gizarte-baldintzatzaileak eta osasun arloko desberdintasunak, 2017

http://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2017/euskal-autonomia-erkidegoko-haur-eta-nerabeen-osasun-egoera-gizarte-baldintzatzaileak-eta-osasun-arloko-desberdintasunak-2017/web01-s2osa/eu/

11.– Gida. Buruko Gaitza duten Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikerketa

http://www.euskadi.eus/documentacion/2017/guia-investigacion-sobre-violencia-contra-las-mujeres-con-enfermedad-mental/web01-a2zesosa/es/

12.– EAEko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko eskuliburua.

Http://www.euskadi.eus/soziosanitarioa/-/dokumentazioa/2014/eaeko-adineko-pertsonenganako-tratu-txar-fisiko-eta-ekonomikoak-prebenitu-eta-hautemateko-eskuliburua/

13.– Zamanillo, T 2008. Trabajo Social con grupos y pedagogía ciudadana. Síntesis

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 – 29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42 – 61, 76 eta 77 artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala