Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1164

181/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Euskararen normalkuntzarako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Euskararen normalkuntzarako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAN (EUSKARAREN NORMALKUNTZARAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede dira Goi-mailako tituludun kategoriako (Euskararen Normalkuntzarako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) destinoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Euskal Filologian eta/edo Soziologian lizentziaturaren titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) 4. hizkuntz eskakizuna Izatea edo oinarri orokorretako aurreikusitako epeetan eta forman lortzeko egoeran egotea.

c) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

d) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Euskal Filologian eta/edo Soziologian lizentziatuko titulazioaren edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: EUSKARAREN NORMALKUNTZARAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 1 destino.

Sarbide orokorra: 1.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

● Txanda irekiaren deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAREN (EUSKARAREN NORMALKUNTZARAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALAK) MERITUEN BAREMOA

1) Esperientzia profesionala (gehienez 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

1.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzan, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein herri administraziotan zein Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Euskararen normalkuntzarako goi-mailako teknikari gisa edo kudeaketa eta/edo zerbitzu orokorren arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkio emandako zerbitzuak:

a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu/hilabeteko.

b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu/hilabeteko.

c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu/hilabeteko.

d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,05 puntu/hilabeteko.

e) A taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,10 puntu/hilabeteko.

f) Langileek A taldean eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu/hilabeteko.

Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez).

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum laude doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko eskatutako graduko titulazioa (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.

– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.

Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10-19 ordu: 0,75 puntu.

– 20-29 ordu: 1,25 puntu.

– 30-49 ordu: 2 puntu.

– 50-99 ordu: 3 puntu.

– 100-249 ordu: 4 puntu.

– 250-599 ordu: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera.

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak.

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): Puntu 1.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.

g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):

Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.

Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.

Alemana: 1,5 puntu, gehienez.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

IV. ERANSKINA
EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Helburua. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-errekurtsoak: Xedapen orokorrak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea: I. eta II. tituluak.

3.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea: III. Titulua eta hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.

4.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: I. eranskina: Definizioa; helburuak; nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna; araubide juridikoari buruzko arauak.

5.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: I. eranskina: Zuzendaritza antolamendua; antolakunde nagusia; zerbitzu-erakundeak.

6.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

7.– 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: II. Kapitulua: Pertsonal estatutarioaren sailkapena. III. Kapitulua: Langileen planifikazioa eta antolamendua. IV. Kapitulua: Eskubideak eta betebeharrak.

8.– 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: VI. Kapitulua: Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. VII. Kapitulua: Langileen mugikortasuna. VIII. Kapitulua: Karrera profesionala. IX. Kapitulua: Langile estatutarioen egoerak.

9.– 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera normalizatzekoa.

10.– 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena: Hizkuntza normalizazioarena.

11.– 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena: Xedapen orokorrak. Lanpostuei dagozkien hizkuntza-eskakizunak. Administrazio-atalen sailkapena. Helburuen eskala. Euskararen erabilera normalizatzeko planak. Derrigortasun-datak zehaztea. Sindikatuen partaidetzaz. Hizkuntza-eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan hauek baloratzeko modua. Hizkuntza-eskakizunen erregistroa. Baliokidetasunak eta salbuespen-arauak.

12.– 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko.

13.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko II. Euskara Plana 2013-2019.

14.– Erakunde publikoen hizkuntza-betebeharrak.

15.– Pazienteen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak.

16.– Etengabeko ebaluazioa: Kontratu-programa eta BIKAIN Hizkuntza-kudeaketako eredua.

17.– Prestakuntza linguistikoa, euskaraz lan egiteko trebakuntza eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea Osakidetzan.

18.– Hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten kudeaketa.

19.– Zerbitzu elebidunen eskaintza aktiboa. Pazienteen eta erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza. Zerbitzu elebidunen identifikazioa. Eskaintza asistentzial elebiduna.

20.– Euskararen egoera soziolinguistikoa.

20.1.– VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Aurkezpen dokumentua.

20.2.– Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011). Laburpena.

20.3.– Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016. Prentsa txostena.

21.– Euskararen erabilera sustatzea eta ohitura linguistikoak aldatzea. Ikerkuntza soziolinguistikoko proiektuak.

22.– Soziolinguistikako kontzeptuak. Hizkuntzaren aldagarritasuna.

23.– Soziolinguistikako kontzeptuak. Harremanetan dauden hizkuntzak.

24.– Soziolinguistikako kontzeptuak. Jarrera eta ideologia linguistikoak.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

2.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

3.– Aurretiazko Borondateak osasun arloan.

4.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

5.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

6.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

7.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

8.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

10.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

2.– 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.

5.– 55/2003 Legea, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

6.– 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera normalizatzekoa.

7.– 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoarena.

8.– 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.

9.– 67/2003 Dekretua, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko.

10.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko II. Euskara Plana 2013-2019. EHAA 28. zk., 2014ko otsailaren 11koa.

11.– Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako euskara planak (Osakidetzako web orria).

12.– 2/2014 Jarraibidea, Osakidetzako zuzendari nagusiarena – Osakidetzaren II. Euskara Plana abiarazi eta garatzea (Osakidetzako web orria).

13.– 5/2014 Jarraibidea. Osakidetzaren II. Euskara Plana garatzeko Batzordearen osaera eta funtzionamendua.

14.– Osakidetzako II. Euskara Planaren ebaluazioa (Osakidetzako web orria).

15.– 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena.

16.– 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa.

17.– Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta beraren erakunde autonomiadunen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen administrazio kontratuak gauzatzeko orduan bete behar diren hizkuntza baldintzak txertatzeari buruzkoa.

18.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

19.– 150/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Elebide –Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena.

20.– Eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzen Europako Gutuna.

21.– Kontratu-programa eta Euskal Osasun Administrazioa: kontratu-programa eta euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.

22.– 162/2017 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duena.

23.– 452/2017 Ebazpena, martxoaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2017-2018 ikasturtean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei zuzendutako euskara ikastaroetarako deialdia egiten duena (EHAA 63. zk., 2017ko martxoaren 30ekoa).

24.– 1/2017 Jarraibidea, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, 2017-2018 ikasturteko lanorduetako eta lanorduz kanpoko euskara ikastaroei buruzkoa.

25.– 8/2017 Jarraibidea, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, 2017-2018 ikasturteko bigarren lauhilekoari dagokion euskara ikastaroen deialdiari buruzkoa.

26.– 2/2017 Jarraibidea, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, 2016-2017 udako euskara ikastaroen deialdiari buruzkoa.

27.– 1/2015 Jarraibidea, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, esleitutako ordu-kreditua agortu ondoren euskara ikasteko ezohiko laguntzari buruzkoa.

28.– Euskaraz lan egiteko trebakuntza. Osakidetzako II. Euskara Planaren 3.4 atala.

29.– 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

30.– 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

31.– 11/2012 Jarraibidea, beste herri administrazio batzuek emandako HEn eta euskaraz egindako ikasketa ofizialen baliokidetzeak aitortzeari eta akreditazioak erregistratzeari buruzkoa.

32.– 2/2014 Jarraibidea, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, hizkuntza-eskakizuna ez betetzeko salbuespenari buruzkoa.

33.– 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretua aldatzen duena.

34.– 1290/2016 Ebazpena, irailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako ezohiko deialdia onartzen duena. EHAA, 201. zk., 2016ko urriaren 24koa.

35.– 1058/2017 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2017an hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako bigarren ohiko deialdia onartzen duena. EHAA, 173. zk., 2017ko irailaren 11koa.

36.– 6/2017 Jarraibidea. Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Planaren garapena, hizkuntza-eskakizunekin eta Lehentasunezko Unitateen dauden derrigortasun-datadun lanpostuekin lotutako aldaketetan.

37.– Osakidetzako II. Euskara Planaren 2.1, 2.2 eta 2.3 artikuluak.

38.– 13/2012 Jarraibidea, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena – Zerbitzu, Unitate eta profesional elebidunak identifikatzeko proiektua.

39.– «Nola erabili hizkuntza ofizialak Osakidetzan» triptikoa (http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/es_osk/adjuntos/irizpideak.pdf).

40.– Zerbitzu eta profesional elebidunak identifikatzeko eskuliburua. (http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/otras_publicaciones_euskera/es_osk/adjuntos/manual_identificacion.pdf).

41.– Trastorno de personalidad y cultura. La importancia del idioma en salud mental. Medición de los trastornos de la personalidad en el DSM-5. Naiara Ozamiz, Miren Agurtzane Ortiz. Gaceta Médica Bilbao 2016.

42.– El modelo de circuito asistencial para la atención en el idioma del paciente. Aitor Montes Lasarte. Gaceta Médica de Bilbao. 2015;112(2):132-136.

43.– VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Aurkezpen dokumentua.

Http://www.euskara.euskadi.eus/contenidos/informacion/20132016_legealdia_dok/eu_def/adjuntos/VI%20INK%20SOZLG%20-%20EAE%20-%20Aurkezpen%20publikoa%20-%202016-10-14.pdf

44.– Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011). Laburpena.

Http://www.soziolinguistika.eus/files/euskararen_bilakaera_soziolinguistikoa_eusk_1.pdf

45.– Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016. Prentsa txostena. Soziolinguistika klusterra.

Http://www.soziolinguistika.eus/files/hekn2016-_eu_1.pdf

46.– Amorrortu, E., Ortega, A., Goirigolzarri, J. (2017). «Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak», BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 104: 11-50. Hiztun berriak eta hiztun aktibo bihurtzeko aukerak, oinarri teorikoak eta ikerketa.

47.– Garmendia, I., Urdangarin, M. (2014) «eusLiderrak. Hizkuntza-portaera berriak sortzeko tailerra», HIZPIDE, 82: 30-54. eusLiderrak, portaerak aldatzeko proposamen bat.

48.– Goikoetxea, N. et al (2010). EraLan2 Ikerketa-proiektua. Hizkuntza lidergoa aztergai. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Hizkuntza lidergoa, oinarri teoriko eta metodologikoa. Zati hautatua: 2. eta 3. atalak (9-30. or.)

49.– Goikoetxea, N. et al (2015). EraLan 3 Ikerketa-proiektua. Euskararen erabilera lan munduan. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Eraldaketarako gutxieneko oinarri teorikoa. Zati hautatua: 2. atala (ez osoa) (112-126. or.).

50.– Jauregi, P. eta Suberbiola, P. (2015). Aldahitz ikerketa 2014. Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Eusle metodologia, oinarri teorikoak. Zati hautatua: 2. eta 3. atalak (10-77. or.).

51.– Jauregi, P. eta Suberbiola, P. (2017). Aldahitz ikerketa. Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Eusle metodologia, emaitzak eta ondorioak. Zati hautatua: 5. eta 6. atalak (31-53. or.).

52.– Marko J.I. et al (2008). EraLan ikerketa-proiektua. EPEsA metodologia. Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Erakundeetan lan giroko erabileran eragiteko metodologia. Zati hautatua: 2. atala (43-58. or.).

53.– Martinez de Luna, I. (2001). «Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntza egoera aztertzeko eredu orokorraren proposamena», BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 40: 47-68. Hizkuntza-erabilera sustatzeko eta aztertzeko eredu baten proposamena.

54.– Suay, F., Sanginés, G. (2008). «Hizkuntza-mendetasuna aztertzeko eta egoera horretan esku hartzeko eredu bat», BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 69: 79-90. TELP ikastaroen oinarriak.

55.– Trenor, I. (2017). Ekitea da kontua. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bagera. Hizkuntza ohituretan eragiteko aktibaziorako gida.

56.– Loren V. Martínez Bermúdez. SOZIOLINGUISTIKA ESKULIBURUA. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010. 85-130 orriak.

57.– Jean-Baptiste Coyos Etxebarne. SOZIOLINGUISTIKA ESKULIBURUA. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010. 135-180 orriak.

58.– Lionel Joly Charrasse eta Belen Uranga Arakistain. SOZIOLINGUISTIKA ESKULIBURUA. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2010. 185-223 orriak.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

2.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

3.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

4.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

5.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

6.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

7.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

8.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

9.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

10.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf


Azterketa dokumentala