Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1162

179/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako Ekonomista kategorian (Ekonomiako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako Ekonomista kategorian (Ekonomiako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO EKONOMISTA KATEGORIAN (EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede dira Goi-mailako ekonomista kategoriaren (Ekonomiako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala).

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Ekonomi eta Enpresa Zientzietan eta/edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatuaren titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuaren eta/edo Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatuaren titulazioaren edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 2 destino.

Sarbide orokorra: 2.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

● Txanda irekiaren deialdia: 7 destino.

Sarbide orokorra: 6.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO EKONOMISTA KATEGORIAREN (EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA

1) Esperientzia profesionala (gehienez 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Goi-mailako ekonomista gisa (Ekonomiako goi-mailako teknikariaren lanpostuan) eta/edo kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkio emandako zerbitzuak:

a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu/hilabeteko.

b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu/hilabeteko.

c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu/hilabeteko.

d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,05 puntu/hilabeteko.

e) A taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,10 puntu/hilabeteko.

f) Langileek A taldean eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu/hilabeteko.

Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum laude doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko eskatutako graduko titulazioa (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.

– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.

Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10-19 ordu: 0,75 puntu.

– 20-29 ordu: 1,25 puntu.

– 30-49 ordu: 2 puntu.

– 50-99 ordu: 3 puntu.

– 100-249 ordu: 4 puntu.

– 250-599 ordu: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.

g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):

Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.

Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.

Alemana: 1,5 puntu, gehienez.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

– 3. HE: 27 puntu.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
GOI-MAILAKO TEKNIKARI EKONOMIKOA

I– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Ekonomiaren oinarriak.

1.1.– Ekonomia. Kontzeptua, helburua eta edukia. Eskaintza eta eskaria. Elastikotasuna eta zergak.

1.2.– Makroekonomiaren hastapenak.

1.3.– Hazkunde ekonomikoa epe luzera. Eskaria eta eskaintza agregatua.

1.4.– Zerga-politika. Dirua, banka eta banku zentralak. Diru-politika.

1.5.– Nazioarteko merkataritza eta Ordainketa-balantza. Konparaziozko abantailaren teoria. Truke-tasak.

2.– Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna.

3.– Gardentasuna eta gobernu ona.

4.– Euskal Herriko aurrekontu-araubidea.

5.– Enpresaren ekonomia.

5.1.– Enpresa, bere ingurua eta zuzendaritza – Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Onura eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta Txandatze edo Maniobra Funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomia-finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.

5.2.– Inbertsioen eta haien finantzazio-iturriaren hautaketa. Inbertsioko eta finantzazioko proiektuen balorazioa. Hautaketa-irizpideak. (VAN, TIR eta beste inbertsio-hautaketa metodo batzuk).

5.3.– Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku-motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza- eta eragiketa-errentagarritasunaren arteko harremana. Kostua-bolumena-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.

6.– Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Kontzeptu-esparrua. Erregistro- eta balorazio-arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galera-irabazien kontua. KPO asistentzia sanitarioko enpresei egokitzea.

7.– Kontabilitate-egoeren analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galera-irabazien kontua. Kontabilitate-datuak prestatzea analisirako. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzaren analisia. Ratio ohikoenak.

8.– Kostuen kontabilitatea. Kontzeptua eta helburuak. Finantza-kontabilitatearen eta kostu-kontabilitatearen arteko koordinazioa. Kostuen analisia eta sailkapena. Kostu estandarrak kalkulatzeko eta desbideratzeak analizatzeko sistemak. Materialen kostua eta kudeaketa. Laneko faktorearen kostua. Ekoizpen-ekipoaren kostua. Finantza-kostuen azterketa. Kostuen eransketa-eredua: full cost eta direct cost.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia.

10.– Ekonomia eta kontabilitateko kontrola. Ikuskaritza EAEko sektore publikoan. Ikuskaritza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne eta kanpo ikuskaritza.

11.– Ikuskaritza. Aplikazio-esparrua, xedea, araubide juridikoa eta definizioak; Kontuen ikuskaritza-modalitateak; Jarduerak bete beharreko eskakizunak. Jardueran aritzea; Ikuskaritza interes publikoko erakundeetan: aplikazio-esparrua eta araubide juridikoa; Gainbegiratze publikoa: gainbegiratze-funtzioa, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutua.

12.– Kontratazio publikoa. Sektore publikoko kontratuen legea. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. Lehenengo liburua: Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen egiturazko elementuak. Bigarren liburua: Herri administrazioetako kontratuena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Herri administrazioetako kontratu-mota ezberdinetakoa. I. Kapitulua: Obra-kontratuarena. IV. Kapitulua: Hornidura-kontratuarena. V. Kapitulua: Zerbitzu-kontratuarena

13.– Erosketak eta biltegien kudeaketa.

13.1.– Hornidura-katearen planifikazioaren hastapenak. Biltegiak. Stocken kontrola eta kudeaketa. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.

13.2.– Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialak inguru globaletan kudeatzearen gaineko antolamendua. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien analisia eta hornitzaileen integrazioa. Erosketa-helburuen hedapena. Kontratuen kudeaketa. Negoziazioa erosketen kudeaketan.

14.– Deskripzio-estatistika. Oinarrizko kontzeptuak. Dimentsio bakarreko eta bi dimentsioetako estatistika-aldagaiak. Balio tipikoak.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak: Euskadiko Osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

5.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

6.– Osasunaren arloko Aurretiazko Borondateak.

7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

8.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

13.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Fundamentos de Economía. (Krugman, Wells, Graddy. Edit.Reverté).1. zatia ¿Qué es la economía?. 2. zatia Oferta y Demanda. 5. zatia Introducción a la Macroeconomía. 10. eta 11. Kapituluak. 6. zatia Crecimiento económico y fluctuaciones. 7. zatia Política de estabilización. 8. zatia La economía internacional.

2.– 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa eta horri geroago egindako aldaketak.

3.– 635/2014 ED, Administrazio publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia kalkulatzeko metodologiari eta 2/2012 Legean aurreikusitako finantzazio-araubideetako baliabideak atxikitzeko baldintzei eta prozedurari buruzkoa eta horren ondorengo aldaketa, 1040/2017 EDarena.

4.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa eta bere ondorengo aldaketak.

5.– 1/2011 Legegintza Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen Testu Bategina onartzen duena eta EAEko sektore publikoko Fundazio eta Partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena.

6.– Curso de Economía de la Empresa. Introducción. (Eduardo Pérez Gorostegui-Centro de Estudios Ramón Areces, S.A.).

7.– Plan General de Contabilidad y PGC de PYMES comentados. (Jesús Omeñaca García. Editorial Deusto). Ekonomia eta Ogasuneko Ministerioaren agindua, 1996ko abenduaren 23koa, Kontabilitateko Plan Orokorra asistentzia sanitarioko enpresei egokitzeko arauak onartzen dituena (1997ko urtarrilaren 6ko BOE).

8.– Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. (Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Argit.: PIRAMIDE).

9.– Contabilidad de Costes. (Carlos Mallo Rodríguez, M.ª Ángela Jiménez Montañés. Argit.: PIRAMIDE).

10.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina eta horri geroago egindako aldaketak.

11.– 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

12.– 464/1995 Dekretua, urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituena eta horri geroago egindako aldaketak.

13.– Agindua, 2017ko maiatzaren 31koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrol etengabea gauzatzeari buruzkoa.

14.– 1/1988 Legea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena

15.– 168/2017 Dekretua, ekainaren 13koa, Ogasun eta Ekonomia sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

16.– 22/2015 Legea, uztailaren 20koa, Kontu Auditoretzarena.

17.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

18.– Gestión de la Logística en la empresa. Planificación de la cadena de suministros. Egilea: Juan Velasco Sánchez. Ediciones Pirámide. 2013. (Atalak: 1.1 - 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 1.7 – 1.8 – 1.9 – 3.1 – 3.3 – 3.4 – 3.5 – 3.6 – 3.7 – 3.8 – 3.9 – 3.10 - 3.11 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 4.4 – 4.6 – 4.7 – 7.1 – 7.2 – 7.3).

19.– Gestión de compras en la empresa. Egilea: Ander Errasti. Ediciones Pirámide. 2012. (Atalak: 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 2.3 – 2.4 – 2.5 - 3.4 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 5.3 – 7.4 – 8.1 – 8.2 – 8.3 – 8.4 – 8.5).

20.– Elementos de Probabilidad y Estadística Descriptiva. (M.ª Jesús Bárcena Ruiz, Karmele Fernández Aguirre, Eva Ferreira García, M.ª Araceli Garín Martín. (Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua).

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.

2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

13.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala