Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1140

112/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Larrialdietako mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Larrialdietako mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (LARRIALDIETAKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiko destinoak.

1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Larrialdietako mediku FEren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.

1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien eskakizunak:

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta edozein medikuntzako espezialitatearen titulazioa, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

1.– Oposizioaldian ondoko ariketa egin beharko dute:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.

Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.

3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta eskatutako espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:

– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. LARRIALDIETAKO MEDIKUA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Txanda irekiaren deialdia: 7 destino.

Sarbide orokorra: 7.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAREN (EMERGENTZIETAKO MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LANPOSTUA) MERITUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie aplikatuko 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera espezialistaren titulua lortu dutenei.

1) Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Emergentzietako Lurralde Unitateetan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan Mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Ospitale Larrialdietako Mediku, Arreta Espezializatuko Zainketa Intentsiboko Unitateetako Mediku, Lehen Mailako Arretako Mediku edo Arreta Espezializatuko Etxeko Ospitalizazioko zerbitzuetako Mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

3) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa zentro ofizialetan edo erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Mediku edo Langile Ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

4) Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum laude doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.

– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.

Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak (kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak) dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10-19 ordu: 0,75 puntu.

– 20-29 ordu: 1,25 puntu.

– 30-49 ordu: 2 puntu.

– 50-99 ordu: 3 puntu.

– 100-249 ordu: 4 puntu.

– 250-599 ordu: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.

Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.

g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):

Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.

Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.

Alemana: 1,5 puntu, gehienez.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
FAK. ESP. LARRIALDIETAKO MEDIKUA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Osasun-emergentziaren eta ospitalez kanpoko emergentzia-zerbitzuen kontzeptua. Larrialdien epidemiologia. Emergentzien sistema integralak: osaera eta funtzionamendua. Antolamendu-ereduak eta emergentziari arreta emateko sistemak.

2.– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema: Osatzen duten zerbitzuak, emergentzien kudeaketa eta taktika operatiboak. Euskal Autonomia Erkidegoko ospitalez kanpoko osasun-larrialdien antolamendua: esku hartzen duten egiturak. Osakidetzako Emergentziak: Egitura, funtzioak eta baliabideak. Erreferentziako oinarrizko legeria.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi eta emergentzia medikoko egoeretarako arretaren koordinazioa eta araudia. Eskaria sailkatzeko sistemak. Larrialdien koordinazio-zentro baten eta Osasun Aholkuaren plataformaren profesionalak, egitura, antolamendua eta funtzionamendua. Baliabideen mobilizazioa.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi eta emergentzia medikoko egoeretarako arretaren koordinazioa eta araudia. Eman daitezkeen erantzunak: Kontsulta medikoa, osasun-aholkua eta baliabideen mobilizazioa.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi eta emergentzia medikoko egoeretarako arretaren koordinazioa eta araudia. Mobilizatutako laguntza-baliabideak: motak eta laguntza-ahalmena.

6.– Larrialdietako medikuntzan kalitatea kontrolatzeko sistema. Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza. Kudeaketa aurreratuko eredua.

7.– Telefono bidezko sailkapena. Telefono bidezko elkarrizketa medikoa: egitura eta aplikazioa. Komunikazioaren printzipioak eta moduak. Komunikatzaileen profilak eta haien kudeaketa. Telemedikuntza.

8.– Osasun-jarduneko segurtasuna. Kontzeptua eta motak. Autobabeseko neurriak. Segurtasun pasiboa eta segurtasun aktiboa: kontzeptua eta ezaugarriak.

9.– Autozainketa eta lan-osasuneko planak ospitalez kanpoko emergentzietako medikuntzaren esparruan. Lanbide-gaixotasunak.

10.– Osasun-emergentziei eta hondamendiei erantzuteko orduan esku hartzen duten beste agentzia batzuekin koordinatzea. Talde-lana. Beste profesionalekin batera lan egitearen oinarriak eta ezaugarriak.

11.– Alderdi administratiboak. Erregistroak. Laguntza-txostena.

12.– Emergentzia eta larrialdietako medikuntzaren alderdi etiko-legalak. Osasun-zuzenbidea. Larrialdietako baimen informatua. Konfidentzialtasuna eta lanbide-sekretua. Kode deontologikoa.

13.– Borondate aurreratuen dokumentua (Osakidetza). Indarrean dagoen legeria.

14.– Bioetika: larrialdi eta emergentzietako medikuntzaren esparruan aplikatzea. Bioetika-batzordeak. Etika ikerketa medikoetan.

15.– Pazientearekiko komunikazio-trebetasunak (1). Komunikazioa salbamendu eta erreskateetan. Komunikazioa lehen laguntza psikologikoetan. Komunikazio-egoera bereziak: paziente erasokorrak, asaldatuak eta estupore psikogenoa dutenak.

16.– Pazientearekiko komunikazio-trebetasunak (2). Komunikazioa egoera kritikoetan. Arreta doluan.

17.– Pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak ospitalez kanpoko larrialdien eta emergentzien medikuntzan.

18.– Osasun-estatistika. Larrialdien eta emergentzien medikuntzari aplikatutako bioestatistika. Datuak biltzea. Parametro estatistikoak. Arrazoiak, tasak eta indizeak. Tasak doitu edo estandarizatzea. Zentralizazio- eta sakabanatze-neurriak. Laginak eta aldagaiak aztertzea larrialdien eta emergentzien medikuntzan.

19.– Osasun-ikerketa: Metodologia. Laginaren tamaina eta baliozkotasuna. Azterketa esperimentalak. Saiakuntza klinikoak. Metodo diagnostikoen baliozkotasuna. Zientzia-lan baten egitura metodologikoa. Datuen iturriak.

20.– Epidemiologia: Helburuak. Epidemiologia deskribatzailea. Azterlanak eta adierazleak. Metodologia. Kohorte-azterketak. Arrisku erlatiboa. Arrisku egozgarria.

21.– Ebidentzian oinarritutako medikuntza: kontzeptua, mailak eta emergentzietako aplikazioa. Larrialdien eta emergentzien medikuntzako bibliografia bilatzea. Larrialdien eta emergentzien medikuntzako saiakuntza klinikoak. Praktika klinikoko gidak egitea. Larrialdien eta emergentzien medikuntzako ikerketaren etika.

22.– Osasun-garraioa.

22.1.– Lehorreko garraioaren fisiopatologia.

22.2.– Aireko garraioaren fisiopatologia.

22.3.– Osasun-garraioaren baliabide motak: eskakizunak eta materiala. Estatuko eta erkidegoko egungo araudia.

22.4.– Anbulantzia eta ibilgailu sanitario motak.

22.5.– Ezaugarri teknikoak. Gidari-kabina eta laguntza-kabina.

22.6.– Bizi-euskarri aurreratuko teknologia aplikagarria. Oinarri teknologikoak.

23.– Hondamendien medikuntza. Hondamendien printzipio orokorrak. Biktima anitzeko gertakarietarako arretaren antolamendua:

23.1.– Biktima anitzeko gertakarietarako arretaren antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan.

23.2.– Biktima anitzei laguntza ematea hondamendietan: biktima anitzentzako eta hondamendietarako laguntzaren printzipio orokorrak.

23.3.– Hondamendiak: kontzeptua. Motak. Faseak. Sailkapena. Hondamendietan erabilitako ibilgailuak eta baliabide materialak. Logistika.

23.4.– Laguntza psikologikoa emergentzia- eta hondamendi-egoeretan: Mailak. Krisi motak. Lehen laguntza-harremanerako oinarrizko trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

24.– NEBK gertakariak (Nuklearra, Erradiologikoa, Biologikoa, Kimikoa). Kontzeptuak eta ezaugarriak. Langileak babestea. Bioterrorismoa. Agertzen diren eta berriz agertzen diren gaixotasun infekziosoak.

25.– Umeen, jaioberrien eta helduen lehen eta bigarren mailako garraioak. Garraioaren zehaztapena.

25.1.– Bigarren mailako garraioa baldintzatzen duten paziente helduaren patologia mediko eta kirurgiko nagusien kudeaketa eta hasierako egonkortzea.

25.2.– Umeen eta jaioberrien patologia mediko eta kirurgiko ohikoenen kudeaketa eta hasierako egonkortzea (bihotz-patologia, arnas patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta patologia digestiboa).

26.– Ospitalearteko garraioa zirkulazioko laguntza mekanikoko gailuekin. Ospitalearteko garraioa aorta barneko kontrapultsazio-baloiarekin.

27.– Paziente helduen, umeen eta jaioberrien bihotz-biriketako eta garuneko berpiztea.

27.1.– Helduaren oinarrizko bizi-euskarria eta instrumentala. Helduaren oinarrizko bizi-euskarri aurreratua. Nazioarteko gomendioak.

27.2.– Helduaren oinarrizko bizi-euskarri aurreratua. Geldialdi osteko sindromea. Nazioarteko gomendioak.

27.3.– Pediatriako oinarrizko bizi-euskarria eta aurreratua. Nazioarteko gomendioak.

27.4.– Jaioberrien oinarrizko bizi-euskarria eta aurreratua. Nazioarteko gomendioak.

28.– Emergentzia eta larrialdi kardiobaskularrak.

28.1.– Bihotz-gutxiegitasun akutua.

28.2.– Shocka. Fisiopatologia, sailkapena eta hasierako egonkortzea.

28.3.– Sinkopea.

28.4.– Miokardiopatiak. Balbulopatiak.

28.5.– Birikako edema akutua eta shock kardiogenikoa.

28.6.– Bularraldeko min akutua.

28.7.– Sindrome koronario akutua ST segmentuaren igoerarekin eta igoerarik gabe. Ospitalez kanpoko fibrinolisia.

28.8.– Perikarditisa eta bihotz-buxadura.

28.9.– Endokarditisa.

28.10.– Bihotzeko arritmiak. Irizpide elektrokardiografikoak. Kudeaketa ospitalez kanpoko larrialdi eta emergentzietan.

28.11.– Krisi hipertentsiboak.

28.12.– Patologia baskular akutua.

28.13.– Biriketako tronboenbolismoa.

28.14.– Taupada-markagailu disfuntzionantea/Desfribriladore automatiko ezargarri disfuntzionantea.

28.15.– Zirkulazioko laguntza mekanikoko gailu mekanikoak.

29.– Emergentzia eta larrialdi traumatologikoak.

29.1.– Trauma-arloko bizi-euskarri aurreratua. Paziente traumatizatuaren hasierako balorazioa eta kudeaketa. Lesio-mekanismoak. Paziente traumatizatuaren balorazio-eskalak.

29.2.– Traumatismo kraneoentzefalikoa.

29.3.– Bizkarrezur-muineko traumatismoa. Muineko lesio akutua. Shock medularra.

29.4.– Gorputz-adarren traumatismoak. Anputazio traumatikoak.

29.5.– Traumatismo toraziko irekiak eta itxiak.

29.6.– Traumatismo abdominal irekiak eta itxiak.

29.7.– Traumatismo genitourinarioak.

29.8.– Pelbisaren haustura.

29.9.– Traumatismo ortopedikoaren emergentziak kudeatzea. Zanpatze-sindromea. Sindrome konpartimentala.

29.10.– Hedatze-uhinaren ondoriozko lesioak.

29.11.– Arma zuriak eragindako zauriak. Su-armak eragindako zauriak.

29.12.– Gogoeta bereziak pediatria, obstetrizia eta geriatriako traumatismoaren kudeaketan.

30.– Arnas aparatuko emergentziak eta larrialdiak.

30.1.– Disnea akutua.

30.2.– Arnasbidearen buxadura akutua. Gorputz arrotzak.

30.3.– Hemoptisia.

30.4.– Arnas gutxiegitasun akutua.

30.5.– Biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko areagotua.

30.6.– Bronkioetako asma eta estatus asmatikoa.

30.7.– Pneumotoraxa. Pneumomediastinoa. Pleurako isuria.

30.8.– Arnas distresaren sindrome akutua.

30.9.– Mediastinitisa.

30.10.– Goiko kaba zainaren sindromea.

30.11.– Torax paretako eta alboko egituretako patologia.

30.12.– Pneumonitis kimikoa. Xurgapen-sindromea.

30.13.– Larrialdi eta emergentzia medikoak biriketako fibrosia duen pazientean.

30.14.– Biriketako hipertentsio primarioa.

30.15.– Aireztapen mekaniko inbaditzailea paziente helduan.

30.16.– Aireztapen mekaniko ez-inbaditzailea paziente helduan.

30.17.– Aireztapen mekanikoaren monitorizazio grafikoa kurba eta begizten bidez. Aireztapen mekaniko inbaditzaile eta ez-inbaditzaileko arnas monitorizazioaren datuak baloratzea paziente helduan.

31.– Emergentzia eta larrialdi neurologikoak.

31.1.– Iktusaren hasierako kudeaketa (iskemikoa eta hemorragikoa).

31.2.– Kontzientzia-maila gutxitzea eta koma.

31.3.– Nahasmen-sindrome akutua.

31.4.– Konbultsioak. Estatus epileptikoa.

31.5.– Zefaleak. Garezur barneko hipertentsioaren sindromea.

31.6.– Zorabioa, bertigoa. Sinkopea.

31.7.– Garezurreko nerbioen patologia akutua.

31.8.– Nerbio-sistemaren gaixotasun inflamatorio eta infekziosoak. Muskulu-ahuleria akutuaren sindromea (Guillain-Barré-ren sindromea. Miastenia larria. Alboko esklerosi amiotrofikoa).

31.9.– Sindrome estrapiramidala. Sindrome distonikoen konplikazio akutuak.

31.10.– Patologia neurologikoan ezartzen diren gailuen konplikazio mediko-kirurgikoak.

32.– Emergentzia eta larrialdi digestiboak.

32.1.– Abdomeneko mina. Gorakoak. Beherakoa. Idorreria.

32.2.– Abdomen akutua.

32.3.– Gorputz arrotzak maila digestiboan.

32.4.– Bizi-arriskua dakarren hestegorriko patologia (hestegorriaren haustura, urratzea, zulaketa, Boerhave-ren sindromea, Mallory-Weiss-en sindromea, hestegorriko barizeak, esofagitisa).

32.5.– Hemorragia digestibo akutua.

32.6.– Gibeleko hutsegite akutua. Gibeleko entzefalopatia. Larrialdi eta emergentzia medikoak gibeleko zirrosia duen pazientean.

32.7.– Behazuneko patologia urgentea. Ikterizia.

32.8.– Pankreatitis akutua.

32.9.– Hesteetako buxadura.

32.10.– Bizi-arriskua dakarren hesteetako patologia baskularra. Iskemia mesenterikoa.

33.– Emergentzia psikiatrikoak. Jokabidearen nahasmenduko emergentziak. Nahasmendu psikosozialak.

33.1.– Delirioa. Agitazio psikomotorra.

33.2.– Paziente psikiatrikoaren kudeaketa. Jokabidearen alterazioak. Diagnostiko diferentziala eta kudeaketa.

33.3.– Paziente erasokorraren kudeaketa. Agerraldi psikotikoa.

33.4.– Ahalegin autolitikoaren kudeaketa.

33.5.– Alderdi mediko-legalak larrialdi psikiatrikoekin lotuta. Nahitaez lekualdatzeko edo ospitaleratzeko agindu medikoa.

33.6.– Elikaduraren nahasmenduekin lotutako larrialdi eta emergentzia medikoak.

33.7.– Farmakologia psikiatrikoa larrialdi eta emergentzietan.

33.8.– Gaixotasun psikiatrikoetan farmakoak erabiltzearen ondoriozko konplikazioak.

34.– Endokrinologiako eta metabolismoko emergentziak eta larrialdiak.

34.1.– Paziente diabetikoaren larrialdiak eta emergentziak: zetoazidosia, koma hiperosmolarra, hipogluzemia, hipergluzemia.

34.2.– Larrialdi tiroideoak.

34.3.– Giltzurrungaineko gutxiegitasuna eta krisia.

34.4.– Alterazio hidroelektrolitikoak.

35.– Giltzurruneko emergentziak eta genitourinarioak:

35.1.– Hematuria. Hemorragia genitourinarioa.

35.2.– Buxadura-uropatia. Giltzurruneko kolikoa.

35.3.– Giltzurruneko porrot akutua. Oligoanuria.

35.4.– Gernu-debekua.

35.5.– Gernu-infekzioa. Bizi-arriskua dakarten giltzurrun- eta iraitz-sistemaren infekzioak. Diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

35.6.– Uretrako patologia akutua.

35.7.– Eskrotoko patologia akutua.

35.8.– Emergentziak eta larrialdiak paziente dializatuetan.

35.9.– Prozedura urologikoen eta gailu kirurgikoen konplikazioak.

35.10.– Traumatismo genitourinarioa.

35.11.– Infekzio genitourinarioak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak.

36.– Emergentzia eta larrialdi oftalmologikoak eta otorrinolaringologikoak.

36.1.– Goiko arnasbidearen buxadura.

36.2.– Infekzio akutu otorrinolaringologikoak.

36.3.– Laringe-trakeako disnea helduan.

36.4.– Aurpegi-paralisi periferikoa.

36.5.– Epistaxia.

36.6.– Otorragia.

36.7.– Gorputz arrotzak ORLn.

36.8.– Hipoakusia akutua. Sindrome bertiginosoa.

36.9.– Larrialdiak eta emergentziak trakeostomia duten pazientean.

36.10.– Begi gorritua.

36.11.– Begietako traumatismoak.

36.12.– Gorputz arrotzak.

36.13.– Ikusmen-galera akutua.

36.14.– Infekzio oftalmologikoak.

36.15.– Begietako min akutua.

37.– Emergentzia eta larrialdi toxikologikoak.

37.1.– Intoxikazio akutua. Ebaluazio orokorra, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.– Intoxikazio espezifikoak.

37.2.1.– Intoxikazio etiliko akutua. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.2.– Medikamentuek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.3.– Abusuzko drogek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.4.– Beste diseinu-droga batzuek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.5.– Keak eta gasak eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

37.2.6.– Substantzia kimikoek eta elikagai-substantziek eragindako intoxikazioak. Ebaluazioa, diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

38.– Emergentzia eta larrialdi infekziosoak.

38.1.– Sukar-sindromea ospitalez kanpoko larrialdi eta emergentzietan.

38.2.– Sepsia eta shock septikoa.

38.3.– Shock toxikoaren sindromea.

38.4.– Tetanosa. Gas-gangrena. Atal bigunetako infekzio nekrosatzaileak.

38.5.– Meningitisa. Entzefalitis akutua. Sepsi meningokozikoa.

38.6.– Ospitalez kanpoko pneumoniak. Tuberkulosia.

38.7.– Sukar-sindromea paziente immunodeprimituetan eta bide parenteraleko droga-adikzioa.

38.8.– Larruazal eta ehun bigunetako infekzioak ospitalez kanpoko larrialdi eta emergentzietan.

38.9.– Biriasia eta beste egoera patologiko batzuk eragile infekziosoekin lotuta.

38.10.– Antibiotikoen erabilera larrialdi eta emergentzia medikoetan.

38.11.– Bizi-arriskua dakarten prozesu infekziosoak gailu kirurgiko ezargarriak dituzten pazienteetan.

39.– Sistema immunitarioaren emergentziak eta larrialdiak.

39.1.– Erreakzio alergikoak. Anafilaxia. Shock anafilaktikoa.

39.2.– Angioedema. Serumaren gaixotasuna.

39.3.– Emergentzia eta larrialdi medikoak immunoeskasia-sindromeetan.

40.– Ingurumen-patologiak eta eragile fisikoek eragindako emergentziak eta larrialdiak.

40.1.– Erredurak. Erre handiaren arreta eta hasierako egonkortzea adin-tarte guztietan.

40.2.– Izozketak.

40.3.– Elektrokuzioa.

40.4.– Itotzea. Erdi itotzea. Urkatzea.

40.5.– Bero-kolpea. Hipotermia. Hipertermia. Hipertermia gaiztoa.

40.6.– Ke-inhalazioaren sindromea. Inhalazioak eragindako lesioak.

40.7.– Istripu disbarikoak eta ez-disbarikoak.

40.8.– Animalien ziztadek eta hozkadek eragindako lesioak.

41.– Emergentzia obstetriko-ginekologikoak.

41.1.– Haurdunaldiko larrialdiak. Emergentziazko erditzea. Distoziak. Konplikazioak. Kudeaketa eta hasierako egonkortzea.

41.2.– Haurdunaldi, erditze eta erdiberriaroko patologia akutuarekin lotutako larrialdiak kudeatzea. Lehen hiruhilekoko hemorragia obstetrikoak. Haurdunaldiko hiperemesia. Erditze ondorengo hemorragia. Plazenta-askatze goiztiarra. Aurretiko plazenta. Zilbor-hestearen prolapsoa.

41.3.– HELLP sindromea. Eklanpsia. Aurre-eklanpsia.

41.4.– Farmakoak eta haurdunaldia.

41.5.– Hemorragia ginekologikoak. Infekzio ginekologikoak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak.

42.– Emergentzia eta larrialdi dermatologikoak.

42.1.– Nahasmendu inflamatorio-infekziosoak.

42.2.– Prozesu sistemikoen larruazaleko zeinuak.

42.3.– Urtikaria.

42.4.– Erupzio besikulobuilosoak. Purpurak.

42.5.– Bizi-arriskua dakarten larruazaleko infekzioak. Diagnostikoa, tratamendua eta hasierako egonkortzea.

42.6.– Bizi-arriskua dakarten muki eta larruazaleko infekzioak. Stevens-Johnson-en sindromea. Lyell-en sindromea.

43.– Emergentziak eta larrialdiak onkologian.

43.1.– Paziente terminalaren kudeaketa.

43.2.– Zainketa aringarrien plana. Min onkologikoa.

43.3.– Agitazioa eta nahasmen-sindrome akutua paziente onkologikoan.

43.4.– Lisi tumoraleko sindromea.

43.5.– Muin-konpresio akutua.

43.6.– Goiko kaba zainaren sindromea. Hipertentsio endokraneala. Tumore-jatorriko perikardioko isuria.

43.7.– Onkologiako paziente eta haren ingurunearentzako laguntza gaixotasunaren amaierako faseetan.

44.– Emergentzia hematologikoak.

44.1.– Hemostasiaren nahasmenduak.

44.2.– Antikoagulazioa. Paziente antikoagulatua eta haren konplikazioak kudeatzea.

44.3.– Hemoterapia. Kontzeptua eta indikazioak. Hemoderibatuak erabiltzearen konplikazio akutuak.

44.4.– Farmako antikoagulatzaileek, plaketen antiagregatzaileek eta fibrinolitikoek eragindako hemorragiak.

44.5.– Sortzetiko nahasmendu hematologikoak: hemofilia, anemia hemolitiko hereditarioa, anemia faltziformea.

44.6.– Tronbopeniak. Leukopeniak. Neutropeniak. Pantzitopeniak.

45.– Emergentzia erreumatologikoak.

45.1.– Gaixotasun erreumatiko sistemiko akutuak.

45.2.– Farmako antiinflamatorioak. Kudeaketa ospitalez kanpoko larrialdi eta emergentzietan.

45.3.– Poliartritisa eta gaixotasun inflamatorio sistemikoak.

45.4.– Bizi-arriskua dakarten egoerak baldintzatzen dituzten nahasmendu inflamatorio eta infekziosoak.

46.– Emergentziak eta larrialdiak egoera berezietan.

46.1.– Sexu-erasoa, umeen tratu txarrak eta etxeko indarkeria.

46.2.– Tratu txarren zeinuak dituzten edo gizarte-arriskuan dauden adineko pertsonentzako laguntza.

46.3.– Gose-greban dagoen pazientearentzako laguntza.

47.– Garun-heriotza eta organo-ematea. Asistoliako emailea.

48.– Emergentziak eta larrialdiak neonatologian.

48.1.– Arnasketaren moteltzea edo geldialdia edo bihotz-biriketako geldialdia duen jaioberriaren bizkortzea eta hasierako egonkortzea.

48.2.– Jaioberriaren arnasketaren hasierako egonkortzea bizi-arriskua dakarten egoeretan.

48.3.– Jaioberriaren hasierako egonkortze hemodinamikoa bizi-arriskua dakarten egoeretan.

48.4.– Jaioberriaren hasierako egonkortze neurologikoa bizi-arriskua dakarten egoeretan.

48.5.– Larrialdiak eta emergentziak jaioberriko adinean sortzetiko kardiopatiekin lotuta.

48.6.– Jaioberrien bigarren mailako garraioa. Sortzetiko ohiko lesioak.

48.7.– Bigarren mailako garraioko jaioberrien patologia mediko eta kirurgiko ohikoenen hasierako kudeaketa eta egonkortzea (bihotz-patologia, arnas patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta patologia digestiboa).

48.8.– Jaioberrien aireztapen mekaniko inbaditzailea.

48.9.– Jaioberrien aireztapen mekaniko ez-inbaditzailea.

48.10.– Bihotz- eta zirkulazio-sistemaren monitorizazio-datuak baloratzea.

48.11.– Jaioberrien aireztapen mekaniko inbaditzaile eta ez-inbaditzaileko arnas monitorizazioaren datuak baloratzea.

48.12.– Aireztapen mekanikoaren monitorizazio grafikoa kurba eta begizten bidez.

48.13.– Bizi-arriskua dakarren egoeran dagoen jaioberriaren hasierako egonkortzean eta garraiatzean maiz erabiltzen diren farmakoak.

48.14.– Sedazioa eta analgesia jaioberrietan. Erlaxatzaile muskularrak.

48.15.– Ospitalez kanpoko hipotermia terapeutikoaren protokoloa entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa duen jaioberrian.

48.16.– Tratu txarren zeinuak edo abandonu-zeinuak dituen jaioberriarentzako laguntza. Ospitalez kanpoko eremuko legezko alderdiak.

49.– Emergentziak eta larrialdiak pediatrian.

49.1.– Sukarra. Bularreko umearen negarra.

49.2.– Arnasa hartzeko zailtasuna.

49.3.– Epiglotitisa.

49.4.– Arnasbidearen buxadura. Asfixia.

49.5.– Laringitisa. Bronkiolitisa. Asma.

49.6.– Zirkulazioko erasana paziente pediatrikoan. Shocka. Kudeaketa eta hasierako egonkortzea.

49.7.– Larrialdiak eta emergentziak pediatriako adinean sortzetiko kardiopatiekin lotuta. Kudeaketa eta hasierako egonkortzea.

49.8.– Kontzientzia-maila murriztea. Konbultsioak. Konbultsio estatusa.

49.9.– Bizi-arriskua dakarten alterazio metabolikoak. Balorazioa, diagnostikoa eta hasierako egonkortzea.

49.10.– Bizi-arriskua dakarren patologia infekziosoa: shock septikoa. Kudeaketa eta hasierako egonkortzea.

49.11.– Pediatriako paziente politraumatizatuarentzako bizi-euskarria. Pediatriako traumarako hasierako laguntza.

49.12.– Erredurek eragindako lesioak: erredurak dituen pediatriako pazientearentzako arreta eta hasierako egonkortzea.

49.13.– Intoxikazioak pediatriako pazientean. Diagnostikoa eta hasierako egonkortzea.

49.14.– Abdomeneko mina. Larrialdi eta emergentzia digestiboak pediatriako pazienteetan (intususzepzioa, estenosi pilorikoa, hesteko bolbulua, ikterizia).

49.15.– Arnas distresaren sindrome akutua.

49.16.– Bularreko haurraren bat-bateko heriotza.

49.17.– Exantemak pediatriako pazienteetan.

49.18.– Sedazioa eta analgesia pediatriako pazientean. Erlaxatzaile muskularrak.

49.19.– Tratu txarren zeinuak edo abandonu-zeinuak dituen pediatriako pazientearentzako laguntza.

49.20.– Bigarren mailako garraio pediatrikoa. Sortzetiko ohiko lesioak.

49.21.– Bigarren mailako garraioko patologia pediatriko, mediko eta kirurgiko ohikoenen kudeaketa eta hasierako egonkortzea (bihotz-patologia, arnas patologia, patologia neurologikoa, patologia infekziosoa, patologia endokrinologikoa, patologia traumatologikoa eta patologia digestiboa).

49.22.– Aireztapen mekaniko inbaditzaile pediatrikoa.

49.23.– Aireztapen mekaniko ez-inbaditzaile pediatrikoa.

49.24.– Bihotz- eta zirkulazio-sistemaren monitorizazio-datuak baloratzea.

49.25.– Aireztapen mekaniko inbaditzaile eta ez-inbaditzaile pediatrikoko arnas monitorizazioaren datuak baloratzea.

49.26.– Aireztapen mekanikoaren monitorizazioa kurba eta begizten bidez.

49.27.– Bizi-arriskua dakarren egoeran dagoen pediatriako pazientearen hasierako egonkortzean eta garraiatzean maiz erabiltzen diren farmakoak.

50.– Emergentziak eta larrialdiak geriatriako pazienteetan.

50.1.– Bizi-arriskua dakarten patologien aurkezpen atipikoak.

50.2.– Nahasmen-sindrome akutua.

50.3.– Narriadura kognitiboa.

50.4.– Erorikoak eta traumatismoak. Komorbilitatea. Mendekotasuna.

50.5 – Paziente pluripatologikoa.

50.6.– Paziente polimedikatua.

51.– Larrialdi eta emergentzietako medikuntzako prozedurak.

51.1.– Eskuak garbitzea. Asepsia.

51.2.– Arnasbidearen kudeaketa ospitalez kanpoko larrialdietan. Arnasbidearen balorazioa eta kudeaketa. Isolamendu-indikazioak. Kontrol eta isolamendurako teknikak. Ordezko gailuak. Arnasbidearen teknika kirurgikoa.

51.3.– Oxigenazioa eta aireztatzea.

51.4.– Larrialdi eta emergentzietan maizen erabiltzen diren farmakoak.

51.5.– Analgesia, sedazioa eta erlaxazio muskularra larrialdi eta emergentzietan.

51.6.– Fluidoterapia. Odola. Hemoderibatuak.

51.7.– Kardiologiako terapia elektrikoak: desfibrilazioa, kardiobertsio sinkronizatua eta larruazalean zeharreko estimulazio kardiakoa.

51.8.– Toraxaren eta perikardioaren deskonpresio urgenterako teknikak.

51.9.– Emergentziazko torakotomia.

51.10.– Perimortem zesarea.

51.11.– Paziente politraumatizatua mobilizatzeko eta immobilizatzeko tekniketan esku hartzen duten gailuak, bitartekoak eta eragileak.

51.12.– Interpretazio elektrokardiografikoa.

51.13.– Monitorizazio kardiobaskular aurreratua emergentzia eta larrialdietan.

51.14.– Arnas monitorizazio aurreratua emergentzia eta larrialdietan. Datu-interpretazioa aireztapen mekaniko inbaditzaile eta ez-inbaditzailean. Aireztapen mekanikoaren monitorizazio grafikoa kurba eta begizten bidez.

51.15.– Monitorizazio neurologiko aurreratua emergentzia eta larrialdietan.

51.16.– Gorputz-tenperaturaren monitorizazioa eta kontrola. Hozteko metodoak. Berotzeko metodoak.

51.17.– Deskartzelazio- eta estrikazio-teknikak.

51.18.– Zaina kanalizatzeko teknikak: periferikoak eta zentralak.

51.19.– Hezur barnean ziztatzeko teknika. Indikazioak.

51.20.– Anestesia loko-erregionala. Jostura motak.

51.21.– Emergentziazko teknika kirurgikoak.

51.22.– Pazientea eta ingurumena deskutsatzea.

51.23.– Pazientearen isolamendua eta babes pertsonala.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Joseba Barroeta Urquiza eta Nuria Boada Bravo (koordinatzaileak). Los servicios de emergencia y urgencias médicas extrahospitalarias en España. 2011. ISBN: 978-84-615-0990-4.

2.– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema:

http://www.euskadi.eus/larrialdi-euskal-sistema/web01-a2larri/eu/

3.– Maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretua, zeinaren bidez errepideko garraio sanitarioko ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioa eta pertsonalaren dotazioa ezartzen diren. 2012ko ekainaren 8ko BOE, 137 zenbakia.

4.– 270/2003 Dekretua, azaroaren 4koa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzekoa. 2003ko azaroaren 28ko EHAA, 233. zenbakia.

5.– Euskalit: Kudeaketa Aurreratuaren Eredua, 2015.

Http://www.euskalit.net/archivos/201706/kudeaketa-aurreratuaren-eredua-2015.pdf?1

6.– Judith E. Tintinalli. Medicina de urgencias (7. edizioa). 2013. ISBN: 9786071508805.

7.– Alberto Rodriguez Soler, M.ª Nieves Peláez Corres. Manual de triage prehospitalario (1. edizioa). 2008. ISBN: 9788480862936.

8.– Carlos Alvarez Leiva. Manual de atención a múltiples víctimas y catástrofes (3. edizioa). 2008. ISBN: 9788496881419.

9.– European Resuscitation Council. Guidelines for Resuscitation 2015, in Resuscitation 95 (2015). ISSN: 0300-9572.

10.– Alfonso Canabal Berlanga. Manual de soporte vital avanzado en trauma (2. edizioa). 2008. ISBN: 9788445818954.

11.– Alberto Medina Villanueva, Javier Pilar Orive. Manual de ventilación Mecánica pediátrica y neonatal (4. edizioa). Grupo de Trabajo Respiratorio SECIP. 2017. ISBN: 9788416270125.

12.– APLS: Medicina de emergencias pediátricas (5. edizioa). American Academy of Pediatrics (AAP). American College of Emergency Physicians (ACEP). 2015. ISBN: 9781284049701.

13.– M. Isabel Ostobal. Técnicas en urgencias, emergencias y UCI (1. edizioa). 2016. ISBN: 9788491490104.

14.– Alfredo Serrano Moraza. Manual helitransporte sanitario (1. edizioa). 2009. ISBN: 9788445819678.

15.– Antonio Dueñas Laita. Urgencias por intoxicaciones en el adulto y niño (1. edizioa). 2012. ISBN: 9788415231448.

16.– Carlos A. Cuello García. Medicina basada en la evidencia. Fundamentos y su enseñanza en su contexto clínico (1. edizioa). 2015. ISBN: 9786079356736.

17.– Sara Torralba. Teleemergencias (2. edizioa). 2017. ISBN: 9788416415632.

18.– Juan José Giménez Mediavilla. Actuación sanitaria en incidentes NRBQ (Nucleares, radiológicos, biológicos y químicos) (2. edizioa). 2016. ISBN: 9789876390422.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala