Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1077

IRAGARKIA, «E.A.E-ko lehorteetarako plan bereziak berraztertzeko laguntza teknikoa» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/001A/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: E.A.E-ko lehorteetarako plan bereziak berraztertzeko laguntza teknikoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 0033 zk., 2017ko otsailaren 16a.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurogeita hamasei mila, zortziehun euro (96.800,00) BEZ barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Esleipen data: 2017ko maiatzaren 3a.

b) Formalizazio data: 2017ko maiatzaren 19a.

c) Kontratista: Intecsa-Inarsa, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamar mila, hirurehun eta hogeita hamasei euro (50.336,00) BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala