Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
1072

IRAGARKIA, Ararteko erakundearen Vitoria-Gasteizko egoitza nagusia eta Bilboko eta Donostiako lurralde-ordezkaritzak garbitzeko zerbitzua prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko deialdiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea bideratuko duen saila: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administrazio, Langile eta Mantentze-lanetako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: E-001/18.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.

b) Multzotan zatitzea: bai.

c) Kontratua gauzatzeko tokia: Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia.

d) Gauzatzeko epea: bi urte.

3.– Tramitazioa eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Aleko gehienezko prezioa: lizitazio-aurrekontua: 124.000 euro (BEZa aparte), aurreikusitako bi ekitaldietarako. Kontratua luzatzeko aukera egon daiteke.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: kontratuaren esleipen-prezioaren % 5, BEZa aparte. Bermearen zenbatekoa zehazteko, lehen ekitaldiko lizitazio-oinarria hartuko da kontuan.

6.– Agiriak eta informazioa lortzeko bidea.

a) Arartekoaren egoitza: Prado kalea, 9; 01005 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 13 51 18. Faxa: 945 13 51 02. webgunea: http://www.ararteko.eus/contratante; e-maila: contratacion@ararteko.eus

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak: sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 15 egun natural, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatularen 29. eta 31. baldintzetan eskatutakoak.

c) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia: Prado kalea, 9; 01005 Vitoria-Gasteiz.

9.– Proposamenak irekitzea.

a) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia: Prado kalea, 9; 01005 Vitoria-Gasteiz.

b) Eguna eta ordua: eskaintzak jendaurrean irekitzeko ekintza aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei, webgunearen eta posta elektronikoen bitartez.

10.– Beste argibide batzuk: ikusi administrazio-baldintzen eta betebehar teknikoen agiria.

11.– Iragarpen-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala