Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1071

EDIKTUA, 3125/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 3125/2016 espedientea bideratu da, Ainara Saez Ugarte zigortuaren aurka (NAN: 72752145V; haren azken helbidea: Bernedoko Gazteluaren kalea, 10, 1.a ezk., Vitoria-Gasteiz) zeina, egun, auzi-ihesean baita. Espediente horretan autoa eman da 2017-04-10ean, eta haren egitateek eta erabakiak honako hau diote, hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2017ko apirilaren 10a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente horri dagokionez, 2017-01-26an jakin da Vitoria-Gasteizko Zigor Betearazpeneko Zerbitzu Erkidearen 1153/15-P2-D auzian Ainara Saez Ugarte zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 18 lanaldietatik bete gabe dituen 5 lanaldiak betetzeko egin den azken betearazpen-plana. Hasierako betearazpen-plana ez betetzearen ondorioz egindako errekerimendua dela-eta egin da plan berria.

Bigarrena.– Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren Arabako bulegoak dioenez zigortuak zigorra betetzeari utzi dio, ez dakigu zergatik eta nolatan, eta bertaratze-erregistroa ez duenez entregatu, egiteke zituen lanaldiak ez-egindakotzat jotzen dira; gauzak horrela, erabaki da Fiskaltzari jakinaraztea, txostena egin dezan, aurretik esan baitzitzaion zeintzuk izango ziren betearazpen-plana ez betetzearen ondorioak.

Hirugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA:

Ainara Saez Ugarteri gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 18 eguneko zigorretik 5 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren Vitoria-Gasteizko bulegoak ezarri zion 1153/15-P2-D betearazpenaren bidez.

Bidal bekio lekukotza Vitoria-Gasteizen dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Ainara Saez Ugarte zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko otsailaren seian; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala