Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1070

EDIKTUA, 685/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

685/2016 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Maria Nuñez Velasco.

Alderdi demandatua: Jon Kepa Duo Ibarra eta Baskorantek SL.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

«EPAITZA

Baietsi egiten da Olabarría Cuenca prokuradoreak María Nuñez Velasco andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Baskorantek SLen eta haren administratzaile Jon Kepa Ibarra Duo jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, demandatuak kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzaileari 15.324 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek sortutako legezko interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen hau ematen den egunera artekoak; une horretatik aurrera eta guztiz ordaindu arte, bi puntu gehituko zaizkio legezko interesari. Kostuak demandatuei ezarriko zaizkie.»

Baskorantek SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb). Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala