Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1067

EDIKTUA, akzio-erdi baten jabetza-deklaratzeari buruzko 1963/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1963/2017-G, hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ignacio Aguirresarobe Loinaz, Juan Miguel Olagoy Arregui, Maria Jesus Olazabal Lasa, Francisco Linde Ramos, Maria Gema Olagoy Arregui eta Bernardeta Olagoy Arregui.

Abokatua: Josu Larrauri Elortegui.

Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lertxundi.

Demandatua: Miguel Antonio Echarrainen eta Jose Zavalaren jaraunsle ezezagunak.

Gaia: akzio-erdi baten jabetza-deklaratzea.

Aipatu judizioan epaia eman da 2018-01-11n eta autoa 2018-01-19an. Epaitzak eta xedapen-zatiak honako hau diote:

EPAITZA

Azaldutakoaren arabera, osorik baiesten dut Ana Arrizabalaga Lertxundi prokuradoreak Juan Miguel Olagoy Arregui, Maria Jesus Olazabal Lasa, Jose Ignacio Aguirresarobe Loinaz, Maria Gema Olagoy Aguirre, Francisco Linde Ramos eta Bernardeta Olagoy Arreguiren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Miguel Antonio Echarrainen eta Jose Zavalaren jaraunsle ezezagunen aurkakoa.

1.– Deklaratzen dut demandatzaileak, Zubietako Zugasti etxe-erdiaren egungo jabeak, honako honen jabeak direla: 785 eta 797 zenbakiko erregistro-finken (Alamendegui Berri eta Serorechea) jabetzako egungo hamasei eta erdi akzioetarik akzio-erdi batena; izan ere, auzo-etxeari batua edo erantsia dago-eta 1869tik.

2.– Serorechea finkan zein Alamendegui Berri finkan, Zugasti etxe-erdiaren egungo jabeei dagokien akzio erdiaren jabetza proportzio honetan izango da:

– heren bat Juan Miguel Olagoy Aguirreri eta Maria Jesús Olazabal Lasari dagokie, irabazpidez.

– heren bat Jose Ignacio Aguirresarobe Loinaz-i eta Maria Gema Olagoy Aguirreri dagokie, irabazpidez.

– heren bat Francisco Linde Ramos-i eta Bernardeta Olagoy Arreguiri dagokie, irabazpidez.

3.– Bidal bedi ofizioa Donostiako 4 zenbakiko Jabetza Erregistrora, honako finka hauei dagokienez haien aldeko inskripzioa formalizatzeko: artxiboko 14. liburuko 3. sekzioko 785. finka, 1. orria, 1.618 liburukia (Almandegui Berri etxea) eta 14. liburuko 3. sekzioko 797. finka, 6. orria, 1.618 liburukia (Serorechea etxea).

XEDAPENAK

Azaldutakoaren arabera, 2018ko urtarrilaren 11ko epaia argitu behar eta argitzen dut: «Jose Ignacio» dioen lekuan, «Ignacio» esan behar du, zehazki esanda lehenengo aurrekarian eta epaitzaren 1. eta 5. paragrafoetan, aurreko arrazoibide juridikoei jarraituz.

«Miguel Antonio Echarrainen eta Jose Zavalaren jaraunsle ezezagunak» alderdi demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala