Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1059

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2018 programako Hautaketa Batzordea nortzuek osatuko duten jakitera emateko dena.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren 7. artikuluan ezartzen denez, Gazteriako zuzendariak ebazpena emango du parte hartzaileen aurrehautaketa eta hautaketa egiteko ardura izango duen Hautaketa Batzordearen osaerari buruz.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordeko kideen zerrenda argitaratzea. Hauek dira:

– Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna, Gazteriako zuzendariak izendatua. Batzordeburua izango da eta, kalitate botoa izanik, azken hitza izango du boto berdinketa gertatuz gero.

– Noemí de la Fuente Pereda, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkaria eta Marlen Eizaguirre Marañón, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkari ordezkoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatuak.

– Amaia Iguaran Bonilla, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Xuban Zubiria Elexpe, Euskadiko Gazteen Kontseiluak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Aboubacry Abba Kane, Tomás Aranberri Epelde, Naroa Ciordia Landeta, Belén Citoler Ramos, Iñigo Collantes Martínez, M.ª Josefa Gutiérrez-Cañas Mateo, Itziar Irazabal Aguirre, Leire López de Munai, Sergio Mediavilla García eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena, Garapenerako lankidetza-programetan diharduten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek proposatuak eta Gazteriako zuzendariak izendatuak.

–Silvia Torre Goikoetxea, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria, Gazteriako zuzendariak izendatua. Idazkaria izango da eta hitza izango du, baina botorik ez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala