Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
1012

IRAGARKIA, zeinaren bidez lizitatzen baita Alokabideren lurralde-bulegoetako harrera-zerbitzuen kontratua.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Alokabide SA (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Arreta eta Kanpo Komunikazioko Arloa.

c) Espediente-zenbakia: 004/2018/C15/OACS Alokabide.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Alokabideren lurralde-bulegoetan bezero, hornitzaile eta erakundeetarako harrera-zerbitzuak emateko kontratua.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: zerbitzuak bi (2) urte iraungo du, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 170.000,00, BEZik gabe.

Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroko 14an 3/2011 Legegintza Dekretuaren 88. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, gehieneko kontratazio-epean (luzapenak eta aldaketak barnean hartuta) zerbitzua egiteko zenbatekoa 561.000,00 eurora (BEZik gabe) iritsiko dela kalkula daiteke. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta lizitatzaile posibleei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Alokabidek ezein momentutan gastu-konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: esleitutako kopuruaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Alokabide EA» sozietate publikoa (Alokabide) edo www.alokabide.euskadi.eus/perfil-contratante; www.alokabide.eus edo www.euskadi.net

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 23a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (51).

2) Eskaintza teknikoa (49).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 28a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan ezarritako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua. Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Eguna: 2018ko apirilaren 13a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2018ko otsailaren 15a.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.alokabide.eus edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 13a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

PATRICIA AINHOA VAL HEVIA.


Azterketa dokumentala