Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
999

EDIKTUA, 8757/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Maria Dublang Cabrera andreak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan 8757/16 espedientea bideratu da, Soraya Dual Cortes zigortuaren aurka. Bilbon jaio zen 1983-05-26an, eta Bilbon bizi da –azken helbidea: Barinaga kalea 7, 1. D– NAN: 78927079A; Eduardo eta Maria Trinidaden semea da, eta egun helbide ezezaguna du. Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2018-01-25ean, eta haren aurrekariek eta xedapen-atalak honela diote hitzez hitz:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 25a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente horretan, 2016ko abenduaren 27an jakin da Soraya Dual Cortes zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 240 lanaldiren betearazpen-planaren berri, Donostiako Zigor arloko 4 zk.ko Epaitegiaren 2693/14-R auzian (betearazpen-aginduak).

Bigarrena.– 2017ko urriaren 5ean, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena jaso du eta horren bidez eman zaio ezagutzera ezen zigortuak, 113 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, zergatik eta nola jakin barik, eta bi hitzordu ezarri zaizkiola eta ez dela ez batera ez bestera azaldu.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduerak jakinarazi ondoren, hark honako hau jakinarazi zuen: bidezkoa da deklaratzea bete gabe dagoela gizartearentzat lan egiteko zigorra eta hura betearazteaz arduratzen den Epaitegiari ezagutzera ematea, egoki irizten diren ondorioetarako.

ERABAKIA

Deklaratzea Soraya Dual Cortesek ez duela bete Donostiako Zigor Betearazpenen Bulegoak 2693/14-R betearazpenean ezarri zion zigorra, gizartearentzako lanean eman behar dituen 240 lanaldietatik 127 lanaldi egin gabe utzi dituelako.

Zigorra kartzelaren ordezkoa denez, ordezte hori erabaki duen Epaitegiari jakinaraz bekio erabaki hau, egoki irizten diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Soraya Dual Cortes zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2018ko urtarrilaren 25ean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala