Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
998

EDIKTUA, 606/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 606/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Elixabete Echeverria Gonzalez de Langarica.

Prokuradorea: Jesus Maria De Las Heras Miguel.

Demandatua: Fontanería Eje del Ebro, S.L. (IFZ: B01526565).

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Argitze-autoa, 2018-02-05ekoa, 606/2016 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Elixabete Echeverria Gonzalez de Langaricak eskatuta, Fontanería Eje del Ebro, S.L.ren aurka (IFZ: B01526565).

Fontanería Eje del Ebro, S.L. (IFZ: B01526565) demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb). Ebazpen horren xedapenak honako hauek dira:

«Erabakitzen da argitzea prozedura honetan emandako 612/16 epaia, 2016-11-30ekoa, era honetan: alderdi demandatuaren legezko izenak Fontanería Eje del Ebro, S.L. beha du (IFZ: B-01526565), eta ez Eje del Ebro, S.L.»

Ebazpen horren aurka ez dago errekurtsorik jartzerik.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala