Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
993

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Toki-erakundeetan Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak esleitzen dituena.

1.– 2017ko ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2017ko maiatzaren 30eko Agindua. Agindu horrek 2017-2018 aldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten du.

2.– Aginduaren 9. artikuluak diru-laguntzak emateko prozedura finkatzerakoan laguntza-deialdi hau puntuazioan 40 puntutik gora lortu duten erakundeen artean ebatziko dela esaten du. Horrezaz gain, 12. artikuluan ebazpen proposamena balorazio batzorde batek landuko duela azaltzen da, bai eta batzorde hori zein kidek osatuko duten ere. Bukatzeko, batzordekideek jarraituko dituzten irizpideen nondik norakoak 10. artikuluan jasotzen dira.

Horiek guztiak, eta balorazio batzordearen erabaki-proposamena aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasotzen diren toki-erakundeei bertan zehazten diren diru-laguntzak esleitzea. Eranskin horretan onuradun bakoitzari esleitutako kopuruak ematen dira, guztira, bai eta 2017an bakoitzari dagokion % 25a, 2018an dagokion % 50a eta 2019an dagokion % 25a.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotzen diren toki-erakundeen eskabideak bazterrean uztea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Agindutako diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko deialdia arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren 2017ko maiatzaren 30eko Aginduak (2017ko ekainaren 9ko EHAAn) 14., eta 18. artikuluetan dioena hartuko da aintzat.

Laugarrena.– Honako Ebazpen hau interesatu orori jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek esleitutako diru-laguntzak eta laguntza horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, hau guztia urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala