Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
992

AGINDUA, 2018ko otsailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Valle de Trápaga-Trapagarango «Trapagaran» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) 1. maila edo harrerakoa irakasteko.

Valle de Trápaga-Trapagarango «Trapagaran» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) 1. maila edo harrerakoa irakasteko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hau ikusi da: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera, «1. maila edo harrerakoa» irakasteko baimena ematen zaio ikastetxe honi:

Kode-zenbakia: 48011342.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Trapagaran».

Titularra: Trapagarango Udala.

Helbidea: Funikular kalea 12.

Udalerria: Valle de Trápaga-Trapagaran.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

● Adarrak:

– Kantua: kantu korala.

– Instrumentu sinfonikoak: flauta, biolina, saxofoia eta biolontxeloa.

– Instrumentu polifonikoak: gitarra pianoa eta akordeoia.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik dago ikastetxea, irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala