Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
991

AGINDUA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, berrehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

Otsailaren 6ko 15/2018 Dekretuaren bidez, erabakitzen eta baimentzen da 2018ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak 10. artikuluko 1. atalean Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Berrehun milioi (200.000.000) euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea, otsailaren 6ko 15/2018 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.

2. artikulua.– Jaulkiko den zor publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:

a) Zenbateko nominala: 200.000.000 euro.

b) Modalitatea: bonuak.

c) Jaulkitze prozedura: jaulkipen pribatua.

d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2018ko otsailaren 28a.

e) Korritua: urteko nominalaren % 2,50, urtero otsailaren 28an ordainduko dena.

f) Jaulkitze-prezioa: % 98,854.

g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

h) Amortizazio-data: 2038ko otsailaren 28a.

i) Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

j) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

3. artikulua.– Harpidetza.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Ekonomia Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

4. artikulua.– Gaikuntza.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari edo Finantza Politikako zuzendari, edonori, baimena ematen zaio zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.

5. artikulua.– Harpidetza, jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Norbolsa, Sociedad de Valores, S.A. enpresaren bidez ordainduko dira, eta Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, S.A. enpresak ordainduko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala