Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
990

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 29koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan 2017ko ekitaldirako aurreikusitako diru-laguntzen deialdia ebazten den. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Aginduaren bitartez, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia egin zen 2017ko ekitaldirako. Dekretuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen ditu.

2017ko urriaren 19an amaitu zen eskaerak aurkezteko epea, eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan 83 eskaera jaso dira guztira (47 prozedura arrunterako eta 36 eskaera prozesu errazturako), urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 4. artikuluan eta 2017ko irailaren 12ko Aginduaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera, berariaz osatutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin du, aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta daude diru-laguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, aipaturiko dekretua betez, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa eta ezetsitako eskaerak eta ezesteko arrazoiak ere.

Ingurumeneko sailburuordeak du eskumena eman beharreko diru-laguntzen onuradunak eta zenbatekoak behin betiko zehazteko, aipatutako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera.

Hauek aztertu dira: urriaren 27ko 202/2015 Dekretua, Enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Agindua, zeinaren bidez 2017ko ekitaldirako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia egiten den; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoa den gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eta III. eranskinetan jasotako enpresei diru-laguntzak ematea, bertan jasotzen diren proiektuetarako eta bertan adierazitako zenbatekoetan.

Aipatutako diru-laguntzak eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastu garbien ehuneko zehatz bat dira.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eta IV. eranskinetan adierazitako enpresei eskatu dituzten diru-laguntzak ezestea, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honen V. eranskinean, ezetsitako diru-laguntza eskaeren zerrenda argitaratzea.

Laugarrena.– Diru-laguntza jaso ahal izateko, onuradunak diruz lagundutako inbertsioa gauzatu duela eta inbertsioaren kostua egiaztatu beharko ditu, agirien bidez.

Bosgarrena.– Onuradunek urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan onuradunentzat ezartzen diren gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Eskualde Garapenerako Europako Funtsak kofinantzatzen ditu diru-laguntzok, EAEko 2014-2020ko Programa Eragilearen barruan.,EGEFek lagundutako kopuruaren % 50 ematen du diru-laguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina izanez gero. Hortaz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Araudiak xedatutakoaren eraginpean daude diru-laguntzok, eta baita EGEFen kofinantzazioaren eraginpean (irailaren 12ko Arauaren I. eranskina). Onuradunak Estatuko eta Europako Erkidegoko legedia bete beharko du kontrol, erantzukizun, erregimen zigortzaile eta ez-betetze kontuetan, eta halaber, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak, non ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei emandako diru-laguntzak arautzen baitira.

Burutuko diren diruz lagundutako jarduketa guztien informazio eta komunikazio neurri guztietan, aipatu egin beharko da EGEFen bidezko Europar Batasunaren kofinantzazioa, irailaren 12ko Arauaren II. eranskinari jarraikiz.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko prozedura orotan egon behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, horrela baitago xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (urriaren 1eko 39/2015) 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 29a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

I. ERANSKINA
PROZEDURA ARRUNTAREN BARRUAN DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
PROZEDURA ARRUNTAREN BARRUAN UKATUTAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
PROZEDURA ERRAZTUAREN BARRUAN DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
PROZEDURA ERRAZTUAREN BARRUAN UKATUTAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
ATZERA EGINDAKO PROIEKTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala