Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
985

18/2018 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da, eta aldaketa horietako bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, 105/2007 Dekretuak funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, analisi funtzionalen prozesuaren ondorioz sortuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko lanpostuen zerrenda onartzen da.

Lan-arloko epaitegiak emandako zenbait epaik baietsi egiten dituzte, osorik edo partez, aldi baterako lan-kontratu mugagabedunek –epaia betez– jarri dituzten demandak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kontrakoak. Demanda horien bidez eskatu dute administrarien lanbide-kategorian sartzeko eskubidea, dagozkion ordainsari-ondorioekin. Epaiok betearazteko, zenbait administrazio-ebazpen eman dira, zeinen bidez aitortzen baita lanbide-kategoria hori, eta ordaintzen baitira horren eraginpean dauden langileei dagozkien soldata-diferentziak, epai bakoitzak atzera eraman eta zehazten duen datatik aurrera. Bestalde, osagarri pertsonal iragankorrak aitortzen dira; izan ere, langileek jarraitu egiten dute epai bidez aitortuta duten lanpostua baino maila txikiagoko lanpostuei atxikita.

Zehazki, hauek emandako epaiak dira: Bilboko lan-arloko 3 zenbakiko epaitegia (2016ko irailaren 26ko epaia, 321/216 zenbakiko autoak), 5 zenbakiko epaitegia (2016ko abenduaren 21eko epaia, 320/2016 zenbakiko autoak), 9 zenbakiko epaitegia (2015eko apirilaren 24ko epaia, 410/2014 zenbakiko autoak) eta 10 zenbakiko epaitegia (2016ko urriaren 31ko epaia, 645/2015 zenbakiko autoak, eta 2017ko maiatzaren 2ko epaia, 486/2016 zenbakiko autoak), eta Donostiako lan-arloko 5 zenbakiko epaitegia (2016ko ekainaren 27ko epaia, 148/2016 zenbakiko autoak).

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Aipatutako epaiak behar bezala betearazteko, lanpostuen zerrenda aldatu egin behar da, horretarako aurreikusita dagoen prozeduraren arabera; horrela, langileek aitortu zaien kategoriari dagokion lanpostua beteko dute.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak; zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala