Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2018ko otsailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
886

EDIKTUA, 2220/2015 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, Aritz García de Andoain García jaunak gizartearentzat lan egiteari buruzko 2220/2015 espedientea bideratu da. Jaun hura 1988-06-23an (NAN: 72754157) jaio zen eta azken helbidea hemen izan zuen: Voluntaria Entrega kalea 5, 5D, Vitoria-Gasteiz. Gaur egun, non den ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2017-11-9an, eta autoaren xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Deklaratu egiten da Aritz García de Andoain Garcíak ez dituela bete Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak (betearazpenak) 2617-13-B betearazpenean ezarritako zigorrari zegozkion 195 lanaldi, egin behar zituen gizartearentzako 240 lanaldietatik.

Ebazpen hau jakinarazi bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, Zigor Kodearen 88.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako».

Aritz García de Andoain García non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2018ko urtarrilaren 25ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunera.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala