Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ADARMENDI ZERBITZUAK, S. COOP. PEQUEÑA
845

IRAGARKIA, Adarmendi Zerbitzuak S. Coop. kooperatiba-sozietate txikia desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Adarmendi Zerbitzuak S. Coop. kooperatiba-sozietate txikiak, 2017ko abenduaren 31n, balio osoz eratutako ezohiko batzar nagusian, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen, aho batez:

– Kooperatiba desegitea onartzea.

– Likidatzailea aukeratu eta izendatzea.

– Kooperatiba likidatzea; horretarako, azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzen da.

Oharra: erabaki horiei buruzko agiri guztiak sozietatearen egoitzan daude (Asteasuain industrialdea 2, 20170 Usurbil, Gipuzkoa), interesdunen esku.

Usurbil, 2018ko urtarrilaren 31.

Likidatzailea,

MANUEL MAYA QUEREJETA.


Azterketa dokumentala