Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
833

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 49/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 49/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Pilar Suarez de Frutos.

Abokatua: Maria Rotaeche Roson.

Prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Demandatua: Josu Onaindia Abasolo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-19an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut epaitegietako prokuradore M.ª Teresa Bajo Auzek M.ª del Pilar Suarez de Frutosen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda. Beraz, Josu Onaindia Abasolo kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 54.000 euro eta 2016ko azaroaren 16tik gaur arte zenbateko horrek sortutako interesak; hortik ateratzen den zenbatekoak legezko interesak sortuko ditu, bi puntuz gehituta. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Josu Onaindia Abasolo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala