Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
832

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 240/2016 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Egiarte Arruza Orrantia andreak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 240/2016 judizioan, 2017-11-16an, epaia eman du epaitegi honetako Hugo Jacobo Calzon Mahia epaileak.

Hona hemen idazpupura eta epaitza:

49/2017 EPAIA

Epailea: Hugo Jacobo Calzon Mahia.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa)

Eguna: bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamaseia.

Salatzaileak: Oier Zabalo Ibarbia.

Salatuak: Cristobal Navarrete Carrizo.

Judizioko gaia: maula.

Kondenatu egiten dut Cristobal Navarrete Carrizo, Zigor Kodearen 248. artikuluko ebasketa delitu arin baten egilea denez, 90 isun-eguneko zigorrera; eguneko 5 euroko kuota ordaindu beharko du, guztira 450 euro; ordaindu gabeko bi kuotako, askatasun gabeko egun bat izango du.

Horretaz gain, Oier Zabalo Ibardiari 196 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio.

Cristobal Navarrete Carrizo (NAN: 80096760L) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Bergaran(Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hogeita bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala