Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
823

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpena egiten saiatu arren, alferrik izan da. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39ko Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau jakinarazten da, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Urari buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan ezarritakoarekin bat: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze-titulua edozein izanda ere, iraungi egiten da», beste arrazoi batzuen artean, «emakida-epea amaitzen delako». Hori dela eta, Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea amaitzeko administrazio-prozedurei ekingo die (prozedura horien ezaugarriak iragarki honetako I. eranskinean zehaztuta daude).

Amaitzeko arrazoia: emakida-epea amaitzea. Hasiera: ofizioz.

Ildo horretatik, Urari buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-egintza aurrera eraman aurretik, hamabost egun balioduneko epea zabaltzen da, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko; epe hori iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da; alegazioak Mendebaldeko Kantaurialdeko Arroen Bulegora bidaliko dira. Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 7, 48011, Bilbao.

Iragarki honen I. eranskinean aipatutako interesdunek eta pertsona orok jakin dezaten argitaratzen da, eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala