Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
819

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, ebazpen bati buruzko 3820/2017-C prozedura laburtuko administrazioarekiko auzietako errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, 2017ko otsailaren 7ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da; ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren XXIV. promozioko karrerako zenbait funtzionario behin-behinean atxikitzen ditu.

Espediente-zenbakia: PCA-1161/2017-IX.

Iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 6a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala