Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
811

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita berriz abian jartzen dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mezuak eta paketeak banatzeko zerbitzua kontratatzeko lizitazioa (2018-2019).

1.– Azaroaren 13ko 194/2017 Ebazpenaren bitartez, izenburuan aipatutako kontratazio-espedientea onartu zen, eta nahitaezko aldizkari ofizialetan eta Kontratugilearen Perfilean argitaratuta esleipenerako prozedura abian jarri zen. Zehazki 2017ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 224. zenbakian.

Tarte horretan, lizitazio-pleguen aurka SPKLTBren 40. artikuluan aurreikusitako bi errekurtso berezi aurkeztu ziren Euskadiko KEAO Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren aurrean. KEAO horrek, errekurtso jartzaileen eskariaren aurrean, SPKLTBren 43.4 aplikatuz, prozedura aldi baterako etetea erabaki zuen, baina eskaintzak aurkezteko epea eten gabe.

Ildo berean, Kontratazio Organo horrek, abenduaren 19ko 235/2017 Ebazpena eman zuen, eskaintzak aurkezteko epea etenda uzten zuena.

Azkenean, KEAOk erabaki du, urtarrilaren 15ko 5/2018 Ebazpenaren bidez, aurkeztutako errekurtsoetako bat aintzat ez hartzea eta, urtarrilaren 22ko 8/2018 Ebazpenaren bidez, berriz bestea ezestea. Horrenbestez, eskaintzak aurkezteko epea berriz has daiteke.

Bere aldetik, kontratuaren zerbitzu sustatzaileak eskaintzak baloratzeko irizpideen baremazio desberdin bat landu du jatorrizko espedientearen aldean. Ondorioz, eta SPKLTBren 115. artikulua aplikatuz, pleguak berriro onartu behar dira.

2.– Eskaintzak baloratzeko irizpideen baremazioan egindako aldaketak hauek dira:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.

– Ingurumen irizpideak. Garraioan kutsadura murriztea: 15 puntu.

– Bizikleta bidezko mezularitza «15 k arteko hiriko zerbitzua »: 5 puntu.

– Ibilgailu hibrido/edo elektrikoak: 10 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Zerbitzuen kontrol eta jarraipen informatizatua gauzatzeko lehenetsitako irispidea: 15 puntu.

3.– Izapidea berriz abian jarri osteko data berriak:

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 28ko 13:00ak.

b) Eskaintzak irekitzea:

– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko eskaintzak irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko apirilaren 13ko 12:00ak.

– Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko eskaintzak irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko apirilaren 13ko 12:00ak.

4.– Izapidea berriz abian jartzeko iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2018ko urtarrilaren 31n.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 1a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala