Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2018ko otsailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
800

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko 1001/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: Behin betiko neurriak aldatzekoa. 1001/2016.

Demandatzailea: Modina Monica Sav.

Abokatua: Ramon Varela Echebarria.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz De Cerio.

Demandatua: Kilimbar Stancu.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Modina Mónica Sav andreak Kilimbar Stancun jaunaren aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, epaitegi honek 2010eko ekainaren 16an onartutako erabakiak aldatzea bidezkotzat jotzen dut, bakar-bakarrik guraso-ahalarena aldatu behar baita. Izan ere, Kilimbar Stancu jaunari kentzen zaio XXXXX,XXXXX eta XXXXX seme-alabekin zuen guraso-ahala, hemendik aurrera amak bakarrik izango baitu ahal hori. Ebazpen horretako gainerako neurriak mantendu egiten dira.

Kilimbar Stancu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesen den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala