Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
795

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zenbait zehapen-espedienteetan Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak egindako ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

Jakinarazten da ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmo bilakatu eta gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko direla Zehapen Estatuko Erregistrora, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.

Interesdunek eskuragarri dute ebazpenaren testu osoa honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala